Azken partidetako irudia hobetu nahi du Realak, Vila-reali irabazita

Jon Ander De la Hoz.
2019ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
REALA-VILA-REAL

Reala. Rulli; Zaldua, Aritz, Navas, Aihen; Merino, Pardo, Sangalli; Oiartzabal, Juanmi, eta Willian Jose

Vila-real. Andres; Mario, Alvaro, Funes Mori, Quintilla; Iborra, Fornals, Cazorla; Chukweze, Ekambi, eta Bacca.

Epailea. Munuera Montero.

Ordua. 20:30. (Bein Sports).

Lekua.Anoeta (28.995 ikusle).

Gauza gutxi du jokoan gaur Realak. Europako postuak urrun dituela ekingo dio Vila-realen aurkako neurketari, eta, bere desiotik urrun, bost partiden faltan sasoia ahalik eta ondoen amaitzea beste xederik ez du.

Horretarako ezinbestekoa izango du azken norgehiagoketan emaitzak hobetzea. Azken bederatzi partidetatik bakarra irabazi dute donostiarrek, eta, iragan larunbatean Bartzelonaren zelaian duin aritu baziren ere, eskas aritu dira gainontzeko neurketetan.

Larri dabil Vila-real ere, jaitsiera postuak ekiditeko lehia betean baitago. Baina azkenaldian gora egin du, eta sailkapeneko zulotik atera da; hamalaugarren postuan dago. Halere, hemezortzigarren sailkatuari bi puntu besterik ez dizkio ateratzen, eta ez du deskuidorako tarterik. Huts egiten duen bakoitzean zuloan ikus dezake bere burua, eta horrek zaildu egiten du Realaren egitekoa.

Nolanahi ere, txuri-urdinek badakite urak bere onera itzultzeko garaipen bat behar dutela: «Zor bat dugu», esan du Imanol Alguacil entrenatzaileak. Halere, oriotarrak zehaztu du etxean «bi partida garrantzitsu»dituela taldeak, eta ez dualboratu Europarako sailkatzeko aukera ere: «Irabaziz gero, aukerak egongo lirateke».

Donostiarrek zenbait jokalari faltakodituzte gaurko partidarako, min hartuta baititu jokalari batzuk. Zelai erdian du eremu kaltetuena Imanolek, eta litekeena da postu horietan sekula elkarrekin zelairatu gabeko jokalariak aritzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.