KATE MOTZEAN

2018ko urriaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kide bat? Askorekin jokatu dut gustura. Beti egon dira atzelari onak: Etxeberria I.a, Agerre... Eizagirre, gero etorri ziren Urrutia, Barrenetxea, San Miguel, Ion... Asko izan dira. Bat ezin esan.

Aurkaririk gogorrena? Aurrelariak, batez ere. Kike Elizalde, Matxin, Zeberio, altunatarrak... eta atzelariak: Eizagirre eta Lizaso.

Partida bat? Oso berezia izan zen lehenbiziko buruz buruko txapeleko finala.

Maniarik? Asko. Sakearen zain aurrera eta atzera ibiltzen naiz, tigrea bezala.

Aholku bat pilotari gazte batentzat? Zeure buruarekin zintzoa izan behar duzu.

Erremontista izan ez bazina? Kontrabandista. Ez dakit, ez dut pentsatu horretan, oso gazte hasi nintzen pilota munduan.

Pilota profesionalak duen gauzarik onena? Errespetua.

Eta txarrena? Batzuetan, inbidia.

Betetzeko duzun amets bat? Hainbeste dauzkat... Ondo bizitzea eta osasuna izatea dira nire ametsak.

Seme edo alaba batek erremontea hartu nahi badu? Gustura hartuko nuke, baina ez nago itsututa. Lagunduko nioke, baina berak aukeratu behar du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.