BILDUMA HASTAPENA

2019ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Txillardegi. Testu hautatuak saileko gaikako hiru liburuok hasiera eman diote Jakinen Dabilen Pentsamendua bildumari:

1. 'Euskara batua'

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ren 29 testu —1956koa lehena eta 2006koa azkena— bildu dituzte, zazpi multzotan banatuta: Euskara batuaren aitzindari; Batasunerako bidean, euskalkien afera; Sustrai bila, jatortasun bila; Mundu moderno baterako euskara moderno bat; Euskara batua nazio proiektu baterako giltza; eta Euskara batuaren bidean, ahoskera batura. Joan Mari Torrealdaik idatzi du testuotarako hitzaurrea: Euskara (batua), herrigintzaren erdigunean.

2. 'Nazio auzia'

Joxe Manuel Odriozola idazleak 0idatzi dio hitzaurrea liburuari: Ororen buru, kontraesan nazionala. Jarraian, bost multzotan banatutako 30 testu irakur daitezke: Nazioa eta klasea. Auzi kulturala eta auzo soziala; Arrazakeriaz eta bestez; Kultur inperialismoaren aurrean kultur internazionalismoa; Genozidioa eta etnozidioa; eta Nazio auzia. 1961etik 2006ra bitartean idatziak dira hor bildutako idazlanak.

3. 'Hizkuntzaren filosofia'

Iñaki Zabaleta Gorrotxategiren Txillardegi: euskara biziaren pentsalaria hitzaurreak irekitzen du liburua. Segidan datoz ale honetako 11 testuak: Hauzo-lan eta «Aillu» (1965); Euskotarrak utikan (1965); Hitzaurre (Branka, 1. zenbakia, 1966); Hizkuntza eta pentsakera (1966); Hitzaurre (Branka, 2. zenbakia, 1966); Bibliografia apur bat. Hogei liburu nagusi hizkuntzaren arloari buruz (1966); Estrukturalismoaz zenbait hitz (1968), Hizkuntza eta pentsakera (hitzaurrea) (1970); Errorik-eza eta gizon abstraktoa (1971); Levi Strauss gailen (1973); eta Mintzamena gizonetik at (1992).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.