Antton Iturbe.
BI AHOTSETARA

Buchla

2017ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Kaitlyn Aurelia Smith-ek Buchla sintetizadore modular zaharkitu batean oinarritu du guztiz The Kid disko berri ederra, eta haren gozamenean, azkenaldian bueltaka dudan kezka etorri zait burura. Beste arte baliabide guztiek bezala, musikak teknologiarekiko menpekotasun handia dauka. Aurrerapen teknikoek musika estiloen bilakaera baldintzatu, eta batzuetan, estilo berrien sormena ahalbidetzen dute (autotunea eta trap-arena kasurako). Bestalde, konposizio eta grabaketa lanak erraztu diren neurrian, doinu berrien ekoizpena esponentzialki hazi da azkeen urteetan. Zoritxarrez, hedakuntza horizontal eta aske horrek badu bere ifrentzua, hots, homogeneizazio geroz eta nabariago eta aspegarriagoa. Software eta aparatu elektroniko berriek ariketa gehiago bere kasa egiten dituzten neurrian, eta itxuraz erabiltzaileari menu aukeraketa infinitoa eman arren, era batera edo bestera, erosotasunaren poderioz, aukeraketa jakin batzuk egitera bultzatuta sentitzen da musikaria. Eta entzuleekin gauza bera gertatzen da. Spotify moduko plataformen geuri egokitutako abesti zerrenda prefabrikatuak oso erosoak zaizkigu. Konspiranoiko izan gabe ere, betiko korporazio erraldoien aldetik entzuleen joerak telezuzentzeko ahalmena, eta ondorioz eta gutxienez, tentazioa, egon, badagoela onartu beharra dago.

Diktadura moduko horri aurre eginez, Buchla horren software eta menuen ezean, Kaitlynek harreman fisiko hutsak eragindakoakatsetan modu zoragarriz oinarritu du bere espresio pertsonala. Kezka berari erantzunez, eta teknologiari muzin egin gabe, zuzeneko saioak performance erronkari, askatzaile eta erabat pertsonalak bihurtzen dituzte Damien Dubrovnik moduko artistek. Era berean, entzuleek rol aktiboagoa hartu eta geurea egin beharko genuke esperientzia bakoitza. Teknologiaren laguntzaz gure kasa arakatu, zintzoki aukeratu eta espresatu, akatsari beldurrik izan gabe eta buru-belarri murgilduz beti.

Musika, hartzaileak entzun eta bizitzen duen unean bakarrik bizi da, eta une bakoitza da berezia eta baliotsua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.