SOSLAIAK

BERRIA.
A. I., A. I
2016ko irailaren 1a
00:00
Entzun

Emilio Mola.

«Izu giroa» sortzeko eskatu zuen

«Beharrezkoa da izu giroa sortzea, nagusitasun arrastoa utzi behar da gu bezala pentsatzen ez duen oro eskrupulurik eta zalantzarik gabe ezabatuz. Inpresio handia sortu behar dugu, agerian zein ezkutuan Fronte Popularraren babeslea den oro fusilatu behar da». Emilio Mola jeneralaren adierazpenak dira, 36ko altxamenduak arrakasta izan zezan izan zuen ardura handi—eta ankerraren— erakusgarri argia. 1887an jaio zen, Placetasen (Kuba), eta Toledoko Akademia Militarrean (Espainia) ikasi zuen; laster egin zuen gora armadan. 1927rako jeneral zen. Kolpea jo zutenean, Mola zen Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako eta Espainiako Santander, Burgos, Errioxa eta Palenciako agintari militar goren izatekoa. Arerioa ezabatzeko aginduak eman zituen helburu horrekin. 1937ko ekainaren 3an izandako abioi istripu batean hil zen.

Jose Sanjurjo.

Matxinadaren buruzagitza hartzeko prest

Nafarra zen Jose Sanjurjo, Iruñean 1872. urtean sortua. 36ko kolpeko buruzagien artean bera zen ospetsuenetarikoa; hain justu, kolpisten organigraman ageri zen matxinadako buruzagi nagusi gisara. Izan zituen kargu nagusien artean egon zen Primo de Riverak Afrika iparraldean Espainiak zeuzkan kolonietako agintari gorenarena; 1925ean hartu zuen. Afrikako kolonietan Espainiako militarrek egindako jazarpena 36ko gerrarako prestakuntza izan zela nabarmendu izan dute hainbat adituk, eta hango ibilerek aztarna handia laga zuten Sanjurjorengan: Rifeko lehoia ezizena irabazteko merituak han egin zituen. Ez zuen lehen matxinada: estatu kolpe bat jo zuen, 1932an, baina huts egin zuen. 1936ko uztailean matxinadaren buruzagitza eskuratzekotan abiatu zen hegazkinez Portugaldik, baina ezbehar bat izan, eta hil egin zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.