Bost hildako unibertsitate bateko tiroketan

2021eko irailaren 21a
00:00
Entzun
Errusian bost herritar hil ziren atzo tiroketa batean, Perm hiriko estatu unibertsitatean —Moskutik 1.300 kilometrora—. Poliziak ustezko erasotzailea atxilotu zuen, eta susmagarria unibertsitate horretako ikasle bat dela zehaztu. Erasoan hogei lagun baino gehiago zauritu ziren.

Tokiko hedabideen arabera, ikasle batzuek jauzi egin zuten eraikinaren lehen solairuko leihoetatik; beste batzuek barrikadak altxatu zituzten ikasgeletan, ateak trabatzeko.

Gisa horretako erasoak ez dira ohikoak Errusian, baina maiatzaren 11n beste bat izan zen Kazan hirian. Tiroketa hark armen salmentaren kontrola zorroztera bultzatu zuen gobernua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.