Albistea entzun

Maldan behera inertziarekin soilik

Goitibeherek indarra galdu dutela dirudien arren, oraindik badaude horiek erabiltzen eta sustatzen dituzten hainbat elkarte. Aurten, gainera, lehen aldiz Euskal Inertzia kopa antolatu dute Euskal Herrian, eta oso harrera ona izaten ari da.
ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Joseba Arratibel Ladron -

2022ko abuztuak 25 - Zumarraga

Udarekin batera heldu dira zenbait festatara goitibehera lasterketak. Goitibeherak motorrik ez duten ibilgailuak dira, inertziarekin jaisten direnak. Ezagunenak edo ohikoenak egur zatiekin eta gurpil batzuekin eraikitakoak dira, egun sputnik esaten zaienak. Baina badaude harago joaten diren asko, balaztak eta egitura sendoago bat erantsiz. Julen Agirreburualde Legazpiko (Gipuzkoa) Maldan Beherako kide eta lehendakaria da. Haren goitibehera ohikoa baino garatuagoa da, Europako kategorian dago C6 kategoriako bobcar-a. Askorentzat, ez du goitibehera itxurarik, baina motorrik ez duen bitartean eta inertzian jaisten den bitartean, goitibehera bat dela adierazi du:«Denbora eta gogoa behar dira. Oro har, norberak eraikitzen duelako bere goitibehera; hala ere, eraiki nahi ez dutenentzat salmentan edo alokairuan ere egoten dira».

Egun, goitibeherei inertzia kirol edo spitdown ere deitzen zaiela esan du Agirreburualdek. Kirol horretan, beste askotan bezala, segurtasun arauak daude. Gainera, asegurua izatea ezinbestekoa da, edozein istriputan hura babesteko. «Urte osoko asegurua eskaintzen dugu, eta lasterketa bakarrean lehiatzen direnei, eguneko asegurua. Nahitaezkoa da aseguruarekin lehiatzea».

30 kategoriatik gora daudela aipatu du Agirreburualdek, eta multzo ezberdinetan biltzen dituztela: Europakoak, hamar kategoriarekin; pneumatikoak, hiru kategoriarekin; errodamenduzkoak, betiko goitibeherekin; spitdrift edo trizikloak; eta, azkenik, arinak, patineteak eta abar. Kategoria ezberdinetakoak elkarren artean lehiatu daitezke, baina ez dute zerikusirik. «Bolido beltza edo bobcar-a, Europako kategoriaren barnean dago. G6 kategoriakoa da, eta 100 km/h-tik gora lor ditzake; sputnik-a, berriz, hasiberrientzako izango litzateke». Goitibeherek motorrik ez duten arren, abiadura neurtzeko gero eta baliabide gehiago daudela aipatu du Agirreburualdek: sakelakoa, GPSa eta bizikletako kilometro zenbatzailea, besteak beste.

Behin asegurua izanda, eta arau eta kategoriak jakin ostean, lasterketaren ibilbidea ezagutzea nahitaezkoa da, zati bakoitzean nola jokatu behar duten jakiteko. «Orokorrean hiru edo lau jaitsiera egiten ditugu, entrenamendurako bat gutxienez. Entrenamenduaren aurretik zirkuitua ikusi eta ikasi behar izaten dugu, zuloak non dauden eta non balaztatu behar dugun jakiteko».

Euskal Inertzia kopa

Aurten lehen aldiz Euskal Inertzia kopa antolatu dute beste hainbat elkarterekin batera, Agirreburualde koparen sortzaileetako bat eta kudeatzaile nagusia da. Hamahiru lasterketa eta lagun arteko hiru jaitsiera izango dituzte. Gipuzkoa eta Bizkaia gailenduko dira gehienbat aurtengo lasterketetan. «Euskal Inertzia kopan gutxika ari gara Araba sartzen, eta hurrengo urtean Nafarroan lasterketak lortu nahi ditugu».

Euskal Inertzia kopak harrera oso ona izan duela adierazi du Agirreburualdek, baina etorkizunari begira antolatu dutela nabarmendu du. «Hau azkenean elkarte, antolatzaile eta pilotuen batura bat izan da goitibeherei bultzada bat emateko, azken urteetan beherakada bat nabaritu dugulako».

Maldan Behera elkartea

Ilusioz azaldu du Agirreburualdek inertzia kirolen egungo egoera. Noizbait indarra galdu bazuen ere, egun garrantzia irabazten ari delako. Horren eredu azaldu du 2019an Legazpin jokatu zen Europako kopa. «Parte hartzaile kopurua duela urte batzuk baino txikiagoa bada ere, gutxika bagoaz lehengo kopuruak berriro lortzen».

Maldan Behera elkartea 2012. urtean sortu zuten Legazpin goitibeheretan beren kabuz ibiltzen ziren kide batzuek, horien artean Agirreburualde. «Maldan Beheraren helburu nagusia Legazpiko lasterketa berreskuratzea zen, baina, gerora, eskuetatik joan zaigu, eta, orain, Euskal Herriko proba denak antolatzen gabiltza». Ordutik hiru arlo dituzte bertako kideek: pilotuen arloa, lasterketetan parte hartzean oinarritzen dena; antolakuntza eta kudeaketa arloa, esaterako, Euskal Inertzia kopa antolatzen; eta, haurrentzako ematen dituzten sputnik ekitaldiak antolatzea.

Sputnik ekitaldiak herriko festetan egiten dituzte gehienbat. Udalak haiekin harremanetan jartzen dira, ekitaldiak herrian egin ditzaten. Esaterako, atzo Bakion (Bizkaia) izan ziren. «Zirkuitua guk antolatzen dugu, 100 metroko zirkuitu bat da, dozena bat goitibehera sputnik eramaten ditugu eta zirkuituan ginkana itxurako zerbait antolatzen dugu, babes batzuekin, konoekin, eta abar». Zirkuituetan helburua goitibeheren funtzionamendua ezagutzea dela adierazi du, nola balaztatu eta bihurguneak nola eman behar dituzten irakatsiz. Haurrentzako zein helduentzako ematen dituzte sputnik ekitaldiak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Bortxaketa salatzeko erabili dut musika»

Ane Insausti Barandiaran

'Medusa' izeneko EPa sortu du AyVeek, jasan zuen bortxaketa eta ondoren bizi izandakoak kontatzeko. Haren hitza zalantzan jarri zutela salatu du, eta ingurukoen babesari esker egin duela aurrera.
ETB1eko <em>Go!azen</em> telesaileko aktore gazteak. ©ETB

Hiru haurretik batek ikusi du aurten 'Go!azen' ostiraletan ETBn

Urtzi Urkizu

ETB1eko telesailaren denboraldia gaur amaituko da. Kontzertuek maiatzera arte jarraituko dute

 ©AITOR KARASATORRE / FOKU

«'Bollera' izaera bat da, bizitzeko modu bat»

Iker Tubia

Haur literaturaren alde egin du Jakak, adin horretan «dena jaten» dutelako «gose handiz». Letretan dagoen sexu disidentziaz mintzatu da, eta euskarak LGTBI mugimenduan behar duen presentziaz.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...