Albistea entzun

UEFAk espedientea ireki dio Osasunari arau urraketagatik

Berria -

2023ko ekainak 8

UEFAk espedientea ireki dio Osasunari, Nafarroako klubak erakunde horren diziplina arauak urratu dituelakoan. Auzitegi Gorenak ebatzitakoa hartu du kontuan Osasunari espedientea irekitzeko. Auzitegi Gorenak urtarrilean frogatutzat eman zuen Iruñeko taldeak 2013-2014ko denboraldiko Espainiako Lehen Mailako bi partidaren emaitzak adostu zituela.

Ligako 37. eta 38. jardunaldietakoak dira bi partida horiek: lehena, Betisek eta Valladolidek Sevillan (Espainia) jokatu zutena; eta, bigarrena, Osasunak eta Betisek Sadarren jokatu zutena. Auzitegi Gorenaren arabera, Osasunako presidenteak, bi agintarik eta kudeatzaileak akordioa egin zuten Betiseko zenbait jokalarirekin, Espainiako taldeak bi partida horiek gal zitzan. Hori eginda, Osasunak aukera gehiago izango zuen mailari eusteko.

UEFAren inspektore batek aztertuko du orain Auzitegi Gorenaren ebazpenak zer ondorio izan ditzakeen Europako lehiaketetan. Osasunak zehaztu duenez, oraindik ez du espedientearen berririk. Hala ere, litekeena da aurki jasotzea.

Zigortuko balute, Iruñeko taldeak ez luke jokatuko Konferentzia liga datorren sasoian, eta Espainiako Ligako zortzigarren sailkatuarentzat izango litzateke lekua, Athleticentzat.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Kontxa irabaztea baino modu hoberik ez dago arrauna uzteko»

Mikel O. Iribar

Zaratarik atera gabe joan da arraunetik Eli Pescador, Hibaikan hamahiru urte eta Arraun Lagunak-en hiru urte egin ondoren. «Gorputzak esan dit nahikoa dela». Penatuta dago, baina Donostiako taldean egindako bidea «oparia» izan dela aitortu du.

 ©IHINTZA ELUSTONDO / UROLA KOSTAKO HITZA

Laugarrena nahi du

Julen Etxeberria

Hirugarrenez jarraian irabazi du banakako pentatloiaren txapela, eta, hala, Joxe Mari Olasagastiren eta Xabier Zalduaren pare jarri da. Bezperan, horrek baino ilusio handiagoa pizten zion bikotekideari eta seme jaioberriari txapela eskaintzeak, baina, orain, laugarrena janzteko grina du.
Anboton amaitzen den mendi gaina. ©GORKA LOPEZ

Anbotoko mendi burua, Atxartetik

Gorka Lopez

Alluitzeko gailurretik Anbotoko goialderaino heltzen den mendi lepotik barrena, ibilbide bizia egin dezakegu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...