Albistea entzun

Ezustean harrapatu dituzte berriz

Elisa Balsamok irabazi du urrezko domina errepideko proban Flandriako Munduko Txapelketan. Ane Santesteban 39. izan da
Elisa Balsamo italiarra, urrezko dominarekin.
Elisa Balsamo italiarra, urrezko dominarekin. JULIEN WARNAND / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ainara Arratibel Gascon -

2021eko irailak 26

Emakumezkoen txirrindularitzan Herbehereak da herrialderik indartsuena. Marianne Vosek, Anna van der Breggenek eta Annemiek Van Vleutenek urteak daramatzate UCIko egutegiko proba nagusiak menderatzen beren taldeekin. Selekzioarekin batzen zirenean are agerikoagoa zen haien nagusitasuna. Baina Tokioko Olinpiar Jokoetan, errepideko proban, ihes egin zien urrezko dominak. Anna Kiesenhofer austriarrak ezustean irabazi zuen. Atzo, Flandriako Munduko Txapelketan, antzeko zerbait gertatu zitzaien. Elisa Balsamo italiarrak irabazi zuen. Zilarra Vosentzat izan zen, eta brontzea Kasia Niewiadomarentzat (Polonia). Hiru euskal txirrindulari aritu ziren lehian. 39. izan zen Ane Santesteban, 56. Eider Merino eta 78. Lourdes Oiarbide.

Erritmo handiko lasterketa izan zen. Zale ugari bildu zen errepide bazterrean, eta aspaldiko partez txirrindulariek haien berotasuna jaso ahal izan zuten. Helmugan Balsamok eta Vosek negarrez amaitu zuten. Baina arrazoi ezberdinengatik. Balsamok garaipenaren loria dastatu zuen; Vosek, berriz, ezin izan zuen laugarren urrezko domina eskuratu Munduko Txapelketa batean, eta arantza hori geratu zitzaion atzokoan. Gainera, Van der Breggen herrikideari eskaini nahi zion garaipena, erretiroa hartu baitu. Ez zen posible izan. Amorruaren malkoak ere izan ziren, Herbehereetako txirrindulariek lan oso ona egin baitzuten, baina ez zuten jakin biribiltzen.

Eraso ugari izan ziren lehen kilometroetatik. Selekzio ugarik oldarkor jardun zuten. Baina lasterketa helmugara iristeko 30 kilometro falta zirenean hasi zen benetan mugitzen. Aude Biannic frantziarrak aurrera jo zuen, eta ondoren Marlen Reusser suitzarrak eta Mavi Garcia kataluniarrak. Van Vleuten saiatu zen tropela atzean utzi, eta haiek harrapatzen. Baina faboritoetako bat izanda, beste selekzioak ez zioten utzi. Helmugarako 16 kilometro falta ziren, zirkuituari azken itzulia ematea falta zitzaien txirrindulariei, eta jada ihesean zeudenenen errenta oso txikia zen. 10 kilometro falta zirenean harrapatu zituzten. Multzoa batuta zegoen. Herbehereetako selekzioak kontrolpean zuen lasterketa. Baina Jokoetan ez bezala, oraingo honetan nahiago izan zuten erasokor aritu. Batez ere Ellen van Dijk izan zen gehien ahalegindu zena, baina baita ere Van Vleuten bera ere. Alferrik, ordea.

Sei kilometro baino ez ziren geratzen, eta bost txirrindulariz osatutako multzoak aurrera egin zuen. Baina haien saiakera ere kamutsa izan zen. Dena prest zegoen esprinterako. Bazirudien Vosek irabaziko zuela. Baina Balsamok aurrea hartu zion. Denbora berdinean sartu ziren helmugara, eta segundo batera esprintean sartu ziren beste txirrindulariak.

Junior mailako gizonezkoen errepideko proba ere atzo jokatu zen. Per Strand norvegiarrak kolkoratu zuen urrea, Romaine Gregoire frantziarrak zilarra eta Madis Mihkels estoniarrak brontzea.

Gaur, gizonen errepidekoa

Flandriako Munduko Txapelketak gaur amaituko dira, gizonezkoen errepideko probarekin. Hiru euskal herritar izango dira irteeran: Alex Aranburu, Imanol Erbiti eta Gorka Izagirre. Aranburu da aukera gehien dituen aurrean sartzeko. Baina oso zaila izango du, bertan izango baitira, besteak beste, Primoz Roglic, Julian Alaphilipp, Wout van Aert, Tadej Pogacar eta Sonny Colbrelli.

Klasiko baten itxura du ibilbideak, hormaz eta harbidez jositako errepideetatik joatera behatuko ditu txirrindulariak. Guztira 268 kilometro izango dira egin beharko dituztenak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Caixabank Mastersa jokatuko duten hamabi pilotariak, gaur, Bilbon, aurkezpenean. ©Marisol Ramirez / Foku

Aldaketak egin dituzte Caixabank Mastersaren hirugarren aldian

Julen Etxeberria

Sei bikote mistok hartuko dute parte, orain arte baino bi gutxiagok. Uztailaren 15ean hasiko da, Balmasedan, eta urriaren 2an izango da finala, Nafarroa Arenan. Ligaxka, kanporaketak, finalerdiak eta finala jokatuko dituzte

Jokin Altuna, ezker eskuari begira, joan den ostiralean Idiazabalgo (Gipuzkoa) Igarondo pilotalekuan egindako entrenamenduan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

«Oso ondo etorri zait gelditzea: behar nuen»

Julen Etxeberria

Jokin Altuna bihar itzuliko da lehiara, azkenekoz jokatu zuenetik hilabete eta erdira. «Zuhur» jokatu nahi izan du: «Oso argi nuen: ez nuen presarik, ondo osatu nahi nuen, eta, gero, gozatu; ez zuen merezi bueltaka ibiltzea».
Luixa Uzkudun eta Izadi Arrospide ama-alabak, igandean lortutako garaikurrarekin. ©BERRIA

Estreinako aldiak xarmatuta

Jon Ander De la Hoz

Luixa Uzkudun eta Izadi Arrospide ama-alabak nagusitu dira binakako lehendabiziko sega-sail txapelketan. Inoizko lanik luzeenak egin dituzte, 300 metro karratu ebakita: «Oso polita izan da».

Jose Ramon Garai eta Unai Laso, atzo, aurkezpenean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Unai Lasok 2027ra arte berritu du kontratua Baikorekin

J. Etxeberria

«Oso pozik» dago aurrelaria, eta eskerrak eman dizkie Pilotarien Elkarteari eta enpresari. Garaik esan du Lasok «jauzia» egin duela

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...