Ohorezko kideak, erantzukizuna ere baden babesa

2021eko azaroaren 11
00:00
Entzun
Ohorezko bazkideen zerrenda ere aurkeztu zuten Azpeitiko batzarrean. Izen handiko eta ibilbide luzeko kulturgile ugari ageri dira hor, diziplina guztietakoak: Ramon Agirre, Joxean Agirre, Irene Aldasoro, Xabier Amuriza, Jose Ignazio Ansorena, Eugenio Arozena, Bernardo Atxaga, Klara Badiola, Juan Mari Beltran, Natxo de Felipe, Niko Etxart, Luzien Etxezaharreta, Elixabete Garmendia, Mariasun Landa, Amaia Lasa, Anjel Lertxundi, Benito Lertxundi, Antton Luku, Kristina Mardaras, Mikel Martinez, Laura Mintegi, Koro Navarro, Antton Olariaga, Xabier Olarra, Joseba Sarrionandia, Josu Zabala, Josu Zabaleta, Jon Zabaleta eta Amaia Zubiria. «Dudarik gabe, sekulako babesa da guretzat, eta sekulako mezua arduradun politikoentzat. Oso harro gaude haien atxikimenduaz. Baina atxikimendu horrek erantzukizunak dakartza. Zer ari zaizkigu esaten guri, zer esan diote Lanarteari euskararen sortzaile profesional handi horiek? Egin ezazue gogor, aldaraz ezazue egoera lotsagarri hau, egizue guk hainbeste urtetan ezin egin izan genuena. Hori esan diote. Babesa eta agindua, guk hala ulertzen dugu atxikipena», esan du Elustondok. Eta gehitu du zerrendak erakusten duela kulturgileen egoera ez dela oraingoa. «Duela 40 urte halaxe zebiltzan, eta duela 60 urte...». 1967ra jo du, Lourdes Iriondok doan jotzeko eskatzen ziotenean jatekoa nondik atera behar ote zuen galdetzen zuen garaira. «Ohorezko bazkideek hori erakutsi digute, ezina lehendik datorrela, euskararena, kulturarena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.