1960KO HAMARKADA NAZIOARTEAN

2018ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
1968ko martxoaren 1a. Ikasleek Erromako Unibertsitatea okupatu zuten, eta udaberrian, langileen greba handiak izan ziren Italian.
1967ko ekainaren 5a. Israelek Egiptori, Siriari eta Jordaniari eraso zien: sei eguneko gerra izan zen.
1967ko uztaila. Nigeriako Biafra probintziak independentzia aldarrikatu zuen maiatzean. Gerra zibila hasi zen Nigerian, probintzia hori petrolioz aberatsa baizen, eta 1970ean bukatu zen, bi milioi pertsona hil ostean. Nigeriara itzuli zen Biafra. 1967ko urriaren 9a. Ernesto Guevara Che hil zuten Bolivian. Kuba utzia zuen iraultza munduan zehar zabaltzeko.
1968ko urtarrilaren 31. AEBen irudia gero eta txarragoa zen Vietnamen, eta, egun hartako erasoaldi baten ostean, indar handiagoa hartu zuten gerraren kontrakoek.1968ko apirila. Ekainera arte, Txinan borroka gogorrak izan ziren ikasleen, guardia gorrien eta langileen artean. Denak Maoren izenean ari ziren. 1968ko apirilaren 4a. Martin Luther King AEBetako beltzen eskubideen aldeko borrokaren liderra hil zuten.
1968ko ekainaren 17a. Tokioko Unibertsitatea indarrez hustu zuen Poliziak.
1968ko abuztuaren 21a. Txekoslovakian, SESBen tankeak Pragan sartu ziren, indarrez, eta Alexandre Dubcek Alderdi Komunistako idazkari nagusia indarrez eraman zuten. Estalinismoaren kontrako mezuak zabaltzen hasiak ziren.
1968ko urriaren 2a. Mexikon, ikasleek manifestazio ugari egin zuten, eta greba anitz izan ziren askatasun politikoa aldarrikatzeko. Mexikoko armadak tiroka erantzun zion horietako bati, eta ehundik gora hil zituen.
1968ko urriaren 5a. Ipar Irlandako eskubide zibikoen aldeko elkartearen lehen martxa iragan zen. Derryn bortizki zapaldua izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.