Erreakzioak

2014ko apirilaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Wouter Poels Omega Pharmako txirrindularia

«Nire garaipenik onena da, eta oso pozik nago. Taldeak gogotik lan egin du egun osoan, eta ondo erantzun dut gero. Ezagutzen nuen amaiera iazko itzulitik, eta oso ondo sentitu naiz igoera guztian».

Alberto Contador Tinkoff-Saxoko txirrindularia

«Taldeak ondo kontrolatu du etapa. Inoiz ez da gustagarria denbora galtzea, baina gaizki kokatuta nengoen. Haizeak aurrez aurre jotzen zuen, eta ezinezkoa izan da Kwiatkowski are gehiago aldentzea».

Mikel Landa Astanako txirrindularia

«Espero baino emaitza hobeak lortzen ari naiz. Etapa gogor bat geratzen da oraindik, eta ikusiko dugu. Erlojupekoetan ez naiz hain abila, baina saiatuko naiz lehen hamarren artean sartzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.