Albistea entzun

HILBERRIA. Christine Nostlinger

Aurreratua, haurretaratua

BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Amagoia Gurrutxaga Uranga -

2018ko uztailak 15

Maria Walter izenez jaio zen, 1936ko Vienan. Bi urte bete gabeak zituen Alemania nazionalsozialistak Austria anexionatu zuenean, eta nazismoak markatutako haur belaunaldikoa bihurtu zen. Etxe berezian jaio zen, baina. Gurasoak antinaziak ziren. «Umetan ez nuen ipuinik irakurri. Familia antifaxistakoa nintzen, eta ez zuten liburu faxistarik erosten. Eta halakoak besterik ezin zen erosi orduan», esan zuen 52 urteak ondo beteak zituenean, elkarrizketa batean. Ipuinik irakurri gabeko ume ohia haur eta gazte literatur idazle ospetsu bilakatua zen aspaldi. Christine Nostlinger izenarekin, baina, senarraren abizena bere egin ostean. Ez zuen horrekin umetako ametsik bete. Marrazkilari eta margolari izan nahi zuen berez, izan ere; horretarako ikasi zituen arte ederrak. Horregatik sortu zuen Federika ilegorria marrazki liburua 1970ean. Irudien osagarri, testu bat erantsi zuen. Eta testuak erakarri zuen publikoaren arreta, ez ilustrazioek. Horrek sortu zion tristura gainditu, eta idazteari ekin zion. Hala hasi zen azken hamarkadetako alemanezko letretako egilerik emankor eta gehien irakurri den autore baten ibilbidea.

Ibilbide horretan, sari ugari jaso zuen: Hans Christian Andersen saria 1984an eta Astrid Lindgren saria 2002an, besteak beste. Dozenaka hizkuntzatara itzulita ikusi zituen bere lanak. Baita euskarara ere —Eginhegaz, koko!; Konrad edo kontserba poto batetik atera zen haurra; Deabru jaun maitea; Susi maitea, Paul maitea eta beste—. Eraiki zuen istorio sortan, baldintza zailetan bizi diren haurren egunerokoa, bazterketa, arrazakeria, gurasoen arteko harreman txarra, etxe barruko autoritatea... Autoritarismoa bereziki arbuiatzen zuen. Umorea lagun beti.

Berdin-berdin haserretu zitzaizkion hainbat iritzigile kontserbadore, bere lanak irakurle gazteenentzat aurreratuegiak, ideologikoegiak zirela iritzi baitzioten. «Nire lanetan mundua ikusteko nire modua dago. Pertsona ororen literaturak dauzka balio moral eta sozialak», zioen berak.

Ekainaren 28an hil zen, jakinarazi berri dutenez.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Kapsula, atzo, Lurrera heldu berritan. ©NASA

Zer kontatuko dute NASAk Bennu asteroidetik ekarritako harri-hautsek?

Edu Lartzanguren

Houstonera (AEB) eraman asmo zituzten gaur, hegazkin berezi batean, igandean OSIRIS-REx misioak jasotako laginek. 233 zientzialariren artean banatuko dituzte, biziaren jatorria ikertzeko

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Ardiek agintzen didate zein erritmotan ibili behar dudan»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Urtean bitan, sei egunez, Ballentek oinez eramaten ditu bere 1.600 ardiak zaraitzuarren abelbidean barrena. Abeltzaintza estentsiboaren kudeaketa eskasaz kexu da: «Hau bukatzea da modu bakarra ohar daitezen aldatu egin behar dela».
Jai giroan omendu zuten Mikel Martin. Musika eta kolorea izan ziren eguerdiko kalejiran. ©ERIK GARTZIA EGAÑA / OARSOALDEKO HITZA

Omenaldia konplizeari

Amaia Jimenez Larrea

Mikelaldia egin dute Errenterian, Mikel Martin aktibista eta militantea gogoratzeko eta omentzeko egun osoko ekitaldi sorta, festa giroan. Duela sei hilabete hil zen.

 ©TV3 / BERRIA

«Etorkizuna zoragarri ikusten dut, eraldatzen ari baikara»

Urtzi Urkizu

Berriki berrogei urte bete dira TV3ek lehen emankizuna egin zuenetik. Grasek iragarri duenez, urriaren 25ean jarriko dute martxan 'streaming' bidezko plataforma berria: 3Cat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...