Kataluniako aurrekontuak «eten» ditu Montorok

Iosu Alberdi.
2017ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak adierazi du Kataluniako gastuen kontrola Espainiako Gobernuaren esku dagoela jada. Montororen esanetan, Generalitatearen kudeaketak «arriskuan» jartzen zuen «errekuperazio ekonomikoa». Hala arrazoituta, Madrilek Kataluniako Gobernuaren kontuak bere esku hartzea erabaki zuen joan den ostiralean, eta atzo sartu zen neurria indarrean: «Kataluniako kontuen egoera mehatxu zuzena da estatuko ogasun publikoarentzat». Bestalde, erreferendumerako dirua bideratzen duten kargudun publikoak «euren ondarearekin» erantzun beharko dutela azaldu du ministroak.

«Funtsezko gastuak» —hezkuntza, osasuna, gizarte zerbitzuak eta funtzionarioen soldatak— dira Ogasun Ministerioak esku hartu dituenak. Baina, Madrilen erabakiarekin, Generalitatak «etentzat» eman du bere finantza autonomia.

PDECat alderdiko bozeramaile Ferran Belek —deklaratzera deitutako 700 alkateetako bat— Kataluniaren deszentralizazioaz hitz egiteko «lotsik» ez zuen galdetu zion, «bermerik gabeko» interbentzioaren ondoren. Montorok neurriarekin eskumenik urratu izana ukatuz erantzun zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.