Koronabirusa. ANALISIA

'Pandemia' hitz oso handia da

arantxa iraola
2021eko irailaren 24a
00:00
Entzun
Bat: Osasun publikoak amaitutzat eman du pandemia Nafarroan. Bi: Txibitek adierazi du pandemiarenbukaera «oso gertu» dagoela.Hiru: Txibitek pandemiaren amaieraren harira esan du «helmuga oso gertu» dagoela. Adibiderako, atzoko agerkari digitaletan jasotako hiru lerroburu, hirurak ere herenegun Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Nafarroako Institutuak «iazko udan hasitako aldi epidemikoa» bukatutzat eman zuela-eta idatzitakoak. Albiste guztiz pozgarria da datuek herrialdean azken asteotan izan duten bilakaera positiboa, nabarmentzeko erakoa, baina goiburu horietan harago egiteko nahia agerikoa da, eta «pandemia» hitza aipatuta, gainera. Eta nekez gaindituko da «pandemia» bat herrialde bakar batean datuak hobetzen direlako bakarrik; argazki osoago bat behar daera honetako osasun krisi bati neurria hartzeko, eta errealistagoa.

Hitzaz ematen diren definizio guztiak bat datoz: pandemia bat agertzen da infekzio bat mundu mailan zabaltzen hasten denean, eta horren eboluzioan Nafarroako datuak —edo beste edozein herrialdetakoak— uharte txiki-txiki bat dira, ezdeusa ia. Aldiz, munduan birusak duen eboluzioak eragina izan dezake Nafarroan oraindik ere: munduko gainerako tokietan bezala. Izurriaren tratamendu informatiboan ugariak izan dira hura geografikoki bereizteko eta hesitzeko ahaleginak, eta tokian tokiko datuen azterketak zenbaitetan erabateko zentzua izan badezake ere, dudarik ez da: globala da arazoa.

Itxaropenerako bidea urratzen duten albisteak emateko dagoen gogoak eragina izan du goiburu horietan; albisteen klik azkar eta ugariak lortzeko egun sentitzen den premia gorriak ere izango zuen pisua. Baina krisi honen hasieratik airean egon diren beste hainbat aldagai ere hor daude. COVID-19a eta botere publikoak Euskadin: Espainiako auzitegien jurisprudentziari begirada amaitzeko EHU Euskal Herriko Unibertsitateak mahai baten bueltan elkartu zituen atzo Bilbon Elhuyar fundazioko zientzia komunikatzaile Ana Galarraga, Donostia Ospitaleko mediku Felix Zubia eta EHUko Mikrobiologia irakasle Miren Basaras; osasun krisiari buruzko argibideak emateko hirurek egin duten lana guztiz nabarmengarria izan da, eta solasaldian airean egon zen bezperako albisteen oihartzuna.

Aintzat hartzeko moduko gogoetak egin zituzten. «Pandemiaosteko hitza entzuten ari gara; kezkatu egiten nau», ohartarazi zuen Basarasek. Lehendik ere hainbat mugarri jartzeko ahalegina egin dela orotarazi zuen Zubiak, baina birusak bere bidea egin duela beti; Eguberriak «salbatze» aldera egindako iragarpenak, turismoa ez uxatze aldera ondutako mezuak, oporraldietara begirakoak: «Epe luzeko ikuspegia falta izan zaigu». Agintariek, oro har, beren jardunaren alde positiboak goraipatzeko duten jarrera ia etenik gabeak horretan eragina duela oroitarazi zuen Galarragak: «Mezu positiboak emannahi dituzte». Baina «pandemiaren» konponbidea nekez lortuko duagintari edo administrazio batek, bere bakardadean. Eta onartu egin behar da badirela oraindik lausoak izurriari buruzko iragarpenetan.

Txertaketa kanpainek asko arindu dute izurriaren zama, baina ezin da ahantzi: gaitzaren transmisioa ez dute guztiz eragozten, erdira -edo jaisten dute. Birusak mundu guztian zabalduta jarraitzen du, halaber, eta aldaera berrien arriskuaren aurrean erne jarraitu behar da, kontrol neurri zorrotzekin. COVID-19aren aurrean oraindik adi ibili behar dela gogorarazteko bi motibo sendo dira horiek. Eta eritasun infekziosoen gaineko datu esanguratsu bat ere izan behar da gogoan. Bakar bat desagerraraztea lortu da orain arte: baztanga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.