CAFek bere estrategia egokitzeko prozesua abiatu du

Negozio eredua «berrituko» du, taldearen alor bakoitzari «izaera propioa» emateko

jokin sagarzazu
2022ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
CAF osasuntsu irten da pandemiatik:89 milioi euroren irabaziak izan zituen iaz, azken zortzi urteetako emaitzarik onenak, eta aurtengoak ere bide berean doaz:lehen hiruhilekoan, 21 milioi irabazi ditu, eta, historian lehen aldiz, 10.000 milioi eurotik gorako eskari zorroa du.

Emaitzak onak izanagatik ere, taldeak azaldu duerronka handiak dituela epe motz-ertainera begira: dela egungo egoera ekonomikoagatik —Ukrainako gerra, inflazioa, hornikuntza kateen haustura—, dela sektoreak berezkoak dituen beste erronka batzuengatik —lehiakortasun handia, deskarbonizazioa, digitalizazioa—. Horiei aurre egiteko, konpainiak bere estrategia egokitu behar duela uste du, eta horretan hasia dela jakinarazi zuen atzo Javier Martinez Ojinaga kontseilari delegatuak, CAFen akziodunen batzar nagusian.

Azken hamar urteetan, nabarmen handitu da taldea. 2018an, Poloniako Solaris autobus ekoizlea erosi zuen, eta sektore horretarako jauzia egin zuen; trenen sektorean ere hedatze handia izan du, nazioartean bereziki. Martinez Ojinagak azaldu duenez, datozen urteetan taldeak lehiakortasunari eta irabaziei eutsi nahi badie, ezinbestekoa izango du alor bakoitzari «izaera propioa» ematea. «Argi dugu azken emaitza ezin dela izan negozioen batuketa hutsa».

Iazko emaitzak

Martinez Ojinagak ez zuen besterik zehaztu. Otsailean jakinarazitako emaitzen gainbegiratua egin zuen. Beasaingo multinazionalak 2.943 milioi fakturatu zituen iaz, inoizko gehien, hein handi batean trengintzari esker —negozio osoaren%76—. Trengintzako fakturazioa %7 handitu zen; autobusgintzakoak, berriz, %1 egin zuen behera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.