Realak onenen multzoan egonkortu nahi du, Celtari irabazita

Jon Ander De la Hoz.
2019ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Puntuak hirunaka gehitzen segitzeko xedearekin ekingo dio Realak gaur eguerdian Balaidosen jokatuko duen neurketari. Donostiarrek lau onenen artean egonkortu nahi dute, eta partida irabazteak baino ez dio balio horretarako. Une gozoan daude txuri-urdinak, baina, horren txapelketa berdinduan, garesti ordain daiteke behar baino gehiago barkatzea. Horren jakitun da Imanol Alguacil entrenatzailea, eta mezu argia helarazi zuen partidan aurreko prentsa agerraldian: «Ez gara horren ondo jokatzen ari».

Uste du bere taldeak orain artean bezala segitu behar duela: «Betikoa egin behar dugu; lanean jarraitu, eta apalak izan». Realak hiru puntura du sailkapeneko lehendabiziko postua, baina Imanolek jaramon gutxi egiten diohorri: «Ez da pizgarria niretzat».

Celtak kaskar hasi du aurtengo sasoia. Sailkapenaren atzealdean dago Galiziako taldea, bederatzi punturekin, eta garaipena premiazkoa du egoera iraultzeko. Hargatik, Imanol ez da fio Fran Escribaren taldeaz: «Argi dut partida zaila izango dela, entrenatzaile eta talde ona dutelako. Maila handiko jokalariak ditu, eta kalitate handikoak, eta ez da normala orain artean bost gol bakarrik sartu izana».

CELTA-REALA

Celta. Ruben; Costas, Aidoo, Araujo, Olaza; Brais Mendez, Lobotka, Yokuslu, Denis Suarez; Santi Mina eta Iago Aspas.

Reala. Remiro; Zaldua, Le Normand, Llorente, Monreal; Zubeldia, Merino, Odegaard; Portu, Oiartzabal, eta Willian Jose.

Epailea. Martinez Munuera.

Lekua. Balaidos (29.000 ikusle).

Ordua. 12:00etan (Mov. La Liga).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.