ERREAKZIOAK
«Amets bat bete dut. Garaipen oso berezia eta handia da hau niretzat. Iazko arantza atera dut. Ez nekien Alaphilipperi irabazteko moduan izango nintzen, horregatik egin ditut beste pare bat ahalegin. Haren gurpila hartzea gako izan da. Helburua hau zen, eta ez dit inork kenduko. Podiumean amaitzea lortuko banu, itzela izango litzateke».
Pello Bilbao Bahraingo txirrindularia
«Oso egun gogorra eta zaila izan da gaurkoa [atzokoa]. Nekatu samar nengoen, eta igoerak astunak egin zaizkit. Hori dela eta, nahiago izan dut multzoan joan, eta maillot horiari eutsi. Aldeak txikiak dira, eta edozein etapa izango da erabakigarria»
Primoz Roglic Jumbo Vismako txirrindularia
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.