2019KO TXAPELKETA

2019ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Informazio nagusia

Noiz. Otsailaren 9tik martxoaren 30era arte.

Bertsolariak: Arabako hemezortzi bertsolari lehiatuko dira.

Egitura: Bertsolariek behin abestuko dute fase bakoitzean. Final laurdenetan hiru saio, seina bertsolarirekin. Hamabi sailkatuko dira bi finalerdietarako, eta, azkenik, sei onenak izango dira finalean.

Egutegia

Otsailak 9, Araia. Manex Agirre, Paula Amilburu, Iñaki Viñaspre, Felipe Zelaieta, Jon Ruiz de Pinedo eta Rikardo Gonzalez de Durana.

Otsailak 16, Zigoitia. Oihane Perea, Serapio Lopez, Unai Bengoetxea, Aitor Ugarte, Aroa Arrizubieta eta Irati Anda.

Otsailak 23, Aramaio. Xabi Igoa, Manu Bendala, Unai Anda, Beñat Garaio, Peru Abarrategi eta Andere Arriolabengoa.

Martxoak 9, Legutio. Lehen finalerdia.

Martxoak 16, Dulantzi. Bigarren finalerdia.

Martxoak 30, Gasteiz. Finala, Principal antzokian.

Sarrerak

Non erosi? Lehen bost saioetakoak aretoetan salduko dira, eta finalekoak, Principal antzokiaren zerbitzuen bidez.

Prezioa. Lehen itzulirako sarrera arrunta 6 euro izango da; bigarren itzulirakoa, 8 euro, eta finalerako sarrera, 15 euro. Bertsozale Elkarteko Bazkideek beherapena izango dute. Sarrera doakoa izango da 16 urtetik beherakoentzat, finaleko saiorako izan ezik (5 euro).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.