Aurrera Fest-ek euskal artisten 35 ikuskizun emango ditu uztailean

Bilboko Euskalduna jauregiak hartuko ditu egitasmoaren bigarren aldiko emanaldiak. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen du

Atzo aurkeztu zuten Aurrera Fest-en aurtengo egitaraua. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA.
Erredakzioa
2021eko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Bizkaiko Foru Aldundiak bigarren aldiz antolatu du Aurrera Fest jaialdia. Kultur sektorea babesteko helburua du egitasmoak eta, aurtengo aldian, 35 ikuskizun eskainiko ditu, uztailaren 1etik 25era bitarte, Bilboko Euskalduna jauregian. Zenbait kultur diziplinetako lanak ikusi ahalko dira: hemeretzi kontzertu egongo dira —horietako 4, musika klasikokoak—, hamar antzerki ikuskizun, lau bakarrizketa, eta dantza eta magiako emanaldi bana. Denak dira euskal artista edota konpainiek egindakoak, eta, zehazki, parte hartuko duten sortzaileetako 27 Bizkaikoak dira.

7.955 sarrera jarri dituzte salgai, eta dagoeneko eskura daitezke www.euskalduna.eus atalean eta ohiko beste kanaletan; 14,50 eta 26,50 euroren arteko prezioa dute sarrerek.

Euskarazko lau ikuskizun

Emanaldietako lau euskaraz izango dira. Hibai musikariak Goxokiak azken diskoko abestiak interpretatuko ditu jaialdiaren lehen egunean. Uztailaren 5ean, Soinuak Haizean taldeko kideek bitxikeriak tartekatuko dituzteTelemann eta Falconieriren konposizioekin, besteak beste. Korrontzi taldeak koplak izango ditu oinarri hilaren 18an emango duen kontzertuan, eta Xabier Amuriza eta Oinkari dantza taldea izango ditu lagun taula gainean. Azken egunean, Les Bobe-Bobe antzerki taldeak Eta KiTTorik ez! antzezlana eskainiko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.