Alavesek bestelako irudi batekin abiatu nahi du urtea, Betisen aurka

enaut agirrebengoa
2020ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Oporrek on egin ote diote Alavesi? Galdera hori darabilte buruan zale arabarrek. 2019a oso modu txarrean amaitu zuen Asier Garitanoren taldeak, Ligako azken lau partidetan puntu bakarra bilduta. Gainera, Kopatik kanpo utzi zuen Hirugarren Mailako Jaenek. Zantzu oso kezkagarriak igorrita joan zen geldialdira. Gauzak hala, suspertzen saiatuko da urte berriko lehen norgehiagokan, Betisen kontra, Mendizorrotzan.

Gasteiztarrek kritika ugari jaso dute azkenaldiko emaitzen karietara, eta gaur garaipenak besterik ez die balio izango. Sailkapenean, ez dute halako estutasunik bost puntura dituzte jaitsiera postuak, baina, aldarte eta sentipen aldetik, bizigarri baten beharra dute. Eta futbolean ez dago hiru puntu poltsikoratzea baino pizgarri hoberik. Garitanok du irabazteko premiarik handiena, bestela kolokan egongo baita haren etorkizuna Alaveseko aulkian. Bergararrak pazientzia handiagoa merezi du, baina ez dirudi agintariek akatserako tarte handiagoa emango diotenik.

Arabarrek Pinaren hutsunea dute oraindik zelai erdian. Azken lehietan, Manu eta Pons aritu dira euskarrian, eta litekeena da gaur Garitanok apustu bera egitea. Hala, Wakaso aulkian geldituko litzateke. Ghanatarrak eskuko lesioa du oraindik. Defentsan, Laguardia hamaikakora itzultzea espero da, eta, ezker hegalean, ikusteko dago Rioja ala Burke arituko den.

ALAVES-BETIS
Alaves. Pacheco; Ximo Navarro, Laguardia, Ely, Duarte; Manu Garcia, Pons, Aleix Vidal, Rioja; Joselu eta Lucas Perez.
Betis. Joel Robles; Emerson, Mandi, Bartra, Feddal, Alex Moreno; Canales, Guardado, Fekir, Joaquin; eta Loren.
Epailea. Mateu Lahoz.
Lekua. Mendizorrotza(19.840 ikusle).
Ordua. 16:00etan (Mov. La Liga).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.