HILBERRIA. Juan Genoves

Jendetzen margolaria

J.L.CEREIJIDO / EFE.
Ainhoa Sarasola.
2020ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Jende multzoak elkar besarkatzen, elkarrekiko distantzia gordetzen, korrika ihes egiten, edo inurrien pare. Modu askotara irudikatuta, gizabanakoak inguruarekin duen harremana izan zen Juan Genoves margolariaren obra ugaritako gai nagusia, eta gizartearekiko bere konpromisoa maiz eraman zuen haietara. Atzo hil zen, Madrilen, 90 urteak betetzear zela. Erakusketa berri bat ari zen prestatzen.

Valentzian (Herrialde Katalanak) jaio zen, 1930. urtean, klase apaleko familia batean, eta hango arte ederren eskolan egin zituen ikasketak. Hastapenetatik agertu zuen kezka arteak gizartean izan beharreko funtzioaz, eta hainbat talde artistikotako kide izan zen. 1960ko urteetako informalismoaren ildotik aldenduta, figurazio berri bat proposatu zuen, eta gizakiaren bakardadea eta jendetzak hartu zituen gaitzat. Komunista eta frankismoaren aurkako ekintzailea, 1976an egin zuen bere lan ezagunenetako bat dena, Besarkada, amnistia eskatzeko kartel baterako, eta zazpi egunez izan zuten atxilotuta horregatik. Azken urteotan, pinturari berari buruz egiten zuen gogoeta bere jende multzoen irudietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.