Alavesek eta Athleticek bana berdindu dute Ibaian, derbian

Alaveseko eta Athleticeko jokalariak, lehian, korner batean, atzo, Ibaian. ENDIKA PORTILLO / FOKU.
Julen Etxeberria.
2022ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Puntu bana batu zuten atzo Alavesek eta Athleticek: bana berdindu zuten Ibaian, Espainiako Lehen Mailako seigarren jardunaldian. Ez batak, ez besteak ez zuen aurkariak baino meritu gehiago egin sari handiagoa eskuratzeko. Ohiko derbia izan zen: lehiatua eta parekatua. Halakoetan, beti da hobea punturen bat lortzea, esku hutsik geratzea baino, eta are eta gehiago premia dagoenean. Eta premia zuten biek. Alavesek denboraldiko lehen puntua eskuratu zuen; Athleticek, berriz, puntu bat lortu zuen, azken hiru jardunaldietan alerik gabe geratu eta gero. Larri daude biak sailkapenean: azken-aurrena da Mikel Cresporen taldea, eta 11.a Iraia Iturregirena; hiru puntura besterik ez ditu jaitsiera postuak.

Atzo, lehen zatian pasatu zen dena. Carla Armengolek lehen gola sartu zuen 31. minutuan, eta handik lau minutura berdindu zuen Ane Azkonak. Ez zen aukera garbiagorik egon.

Realak irabazi Huelvan: 0-2

Realak, berriz, irabazi egin zuen Huelvan (Espainia), Sportingen aurka: 0-2. Amaiur Sarriegik sartu zuen aurreneko gola, 38. minutuan, eta Synne Jansenek, bigarrena, 94.ean. Garaipenari esker, txuri-urdinek eten egin dute irabazi gabeko bolada: berdindu egin zituzten aurreko hiru partidak. Seigarren dira, bederatzi punturekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.