Australiak data jarri dio karbono neutraltasunari

2021eko urriaren 27a
00:00
Entzun
Australiak, zeina, erregai fosilen esportazioak aintzat hartuz gero, gehien kutsatzen duten herrialdeetako bat den, data jarri zion atzo karbono neutraltasunari: 2050a. «Mundu aldakor honetan beren etorkizuna bermatuko duen egitasmo bat nahi dute herritarrek», idatzi zuen Scott Morrison lehen ministroak, News konpainiaren hedabideetan argitaratutako artikulu batean.

Karbono neutraltasuna lortzeko, teknologia garbian eta isuri gutxiago eragiten dituzten erregaietan inbertitu asmo du Australiako Gobernuak, eta horretarako inbertsio plan bat ere aurkeztu zuen, zeinaren arabera 12.924 milioi euro jarriko dituzten xede horretarako 2030a bitartean. Horrez gain, Morrisonek iragarri zuen eutsi egingo diotela Parisko Hitzarmenean jarritako xedeari, hau da, isuriak %26tik %28ra 2030erako. Oposizioak, ordea, zehaztasun falta egotzi zion Morrisonen proposamenari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.