QAnon sareko «sinestunak», Trumpen sostengu

2021eko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Konspirazio jakin baten inguruan sortu zen QAnnon mugimendua: politikari eta pertsonaia ezagunez osatutako talde bat mundu osoko gobernuekin elkarlanean ari dela, haurren sexu abusua sustatzeko. Gaur egun, baina, mugimenduaren sareetan hedatzen den oinarririk gabeko beste hainbat konspiraziok kezkatuta mobilizatzen dira QAnoneko kideak. Donald Trump AEBetako presidentea «estatu sakonaren» ezkutuko amarruen biktima dela uste dute. «Sinestun» horiek—hala izendatzen dituzte beren buruak— eta Proud Boys eskuin muturreko taldekoak dira Trumpek dituen jarraitzailerik itsuenak, eta talde horietako ikur ugari ikusi ziren herenegun Kapitolioko oldarraldian.

Alderdi Errepublikanoak harremanak landu ditu QAnonekin, eta mugimendua babesten duten bi hautetsi daude AEBetako Kongresuan: Marjorie Taylor Greene (Georgia) eta Lauren Boebert (Colorado).

QAnonen jarraitzaile kopurua nabarmen hazi da koronabirusaren pandemia garaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.