'Kantuen kontrabandista' France3ko Noa Interneteko kanalean

Xabaltx eta Inda zaldia. KANALDUDE.
urtzi urkizu
2022ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Kanaldude telebistak iazko irailean estreinatu zuen Kantuen kontrabandista emankizuna. Gaurtik aurrera, France3 Akitaniako Noa Interneteko kanalean izanen da ikusgai —euskaraz, frantsesezko azpidatziekin—. Saio horretan, Pantxoa Bergara Xabaltx-ek hiriak eta mendiak zeharkatu zituen, Inda zaldiarekin batera. Aspaldiko aire eta hitz batzuez oroitzen diren azken pertsonak atzematea izan zuen helburu. Ondoren, Xabaltxek musikari batzuei ematen zizkien aire eta doinu horiek, eta musikariak arduratzen ziren kantua berriro moldatzeaz eta modernizatzeaz. Zazpi atal ditu emankizunak —azkenekoan kontzertu berezi bat egin zuten bildutako kantekin, Hendaian (Lapurdi)—.
Saioaren ekoizleak akordio batlortu dute ETBrekin, eta ETB1ek irailean emango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.