Albistea entzun

BETIS 0 - 0 ATHLETIC

Itzulera ona izan du

Lehia gogorra jokatuta, Athleticek balio handiko puntua eskuratu du Betisen zelaian. Aurkari zuzen batek gaina ez hartzea lortu du
Daniel Vivian, Borja Iglesias Betiseko aurrelariarekin lehian.
Daniel Vivian, Borja Iglesias Betiseko aurrelariarekin lehian. JULIO MUÑOZ / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jon Eskudero -

2022ko abenduak 30

Hilabete eta erdiko etenaren ostean, atzo itzuli zen lehiara Athletic, eta ez edonola. Intentsitatez eta erritmoz jositako partida bat jokatu zuen Betisen zelaian, eta merezitako puntua poltsikoratu zuen. Sailkapenaren goiko postuetan egonik, onenen artean mantentzeko derrigorrezkoa zuen gutxienez punturen bat lortzea, eta ez zuen huts egin. Betisen plaza hain gaiztoa izanik, hasi eta buka oso ongi lehiatu zen, eta, amaieran, irabazteko aukera bat edo beste ere izan zuen. Gol aukerak sortzea dezente kostatu zitzaion, baina ez zuen minutu bakar batean ere kontzentrazioa galdu. Hau da, aurreko sasoietan galdu ohi zituen partida horietako batean, gutxienez puntu bat lortu zuen.

Hasierako hamaikakoan bizpahiru ezusteko zelairatu zituen Ernesto Valverdek, Iñigo Martinez, Muniain eta Berenguer aulkian geratu baitziren. Williams anaiak hegaletan eta Guruzeta aurrelari ipinita, abiadura lortzen saiatu zen entrenatzailea. Oreka, dena den, zelai erdiak eman zien zuri-gorriei. Dani Garciaren lana aipagarria izan zen, Betisen erasoko jokoa bertan behera utzi baitzuen. Oso lehiatua izan zen lehen zatia, baina etxekoek behetik gora egin zuten pixkanaka, eta, kalitatea lagun, agindu egin zuten gehienean. Fekirren oinetatik irten ziren aukerarik arriskutsuenak, baina Unai Simon dotore aritu zen atepean.

Bigarren zatiak ere lehengo lepotik izan zuen burua. Berdintasun horretan, erosoago zegoen Betis, eta Valverdek aldaketak egin zituen: Muniain, Raul Garcia eta Berenguer zelairatu zituen 70. minutuan. Aldaketek arnasa eman zioten taldeari, eta, Muniainen gidaritzapean, Betisen areara gehiago iristen hasi ziren zuri-gorriak. Yurik eta Nico Williamsek erasoko jokaldi apartak osatu zituzten, baina inork ez zuen asmatu azken errematean. Betis jokalari bat gutxiagorekin geratu zen azken minutuetan, baina Athleticek ez zuen abantaila baliatu. Dena den, puntuari esker, aurkari zuzen batek sailkapenean gaina ez hartzea lortu zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©UNAI UGARTEMENDIA

«Oso balorazio positiboa egin dut azken denboraldiaz»

Unai Ugartemendia

Mendiko eski denboraldiko ezusterik handienetako bat izan da Jon Ander Aranburu zumarragarra. Azken urteetan erakusten ari zen gorakada etengabearen ondorio izan dira aurtengo denboraldian lortutako emaitzak. Lau txapel irabazi ditu. Aurtengoari segida emateko gogo biziz ekingo dio datorren denboraldiari.
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Altunaren finalak, haren hitzetan

Julen Etxeberria

Amezketarrak laugarrenez jokatuko du Lehen Mailako buruz buruko finala. «Oroitzapen ederra» du irabazitako biez. Galdutakoa, ordea, gerora «irakaspen handia» izan zela azaldu du. «Gogotsu eta sasoi betean» iritsiko da igandeko partidara. Aitor Elordi goratu du.
Realeko jokalariak igandean Metropolitano estadioko berdegunean. ©RODRIGO JIMENEZ / EFE

Arrakasta gogoangarri bat

Jon Ander De la Hoz

Reala Txapeldunen Ligarako sailkatu da hamar urte geroago. Txuri-urdinek bete-beteko sasoia osatu dute, eta horrek modua eman die jardunaldi baten faltan helburua egia bilakatzeko.

 ©ALESSANDRO DI MARCO / EFE

Umiltasunaren garaipena

Iñaki Berastegi

Hiru hilabete eskasean Jose Luis Mendilibarrekin maitemindu dira Sevillaren zaleak. Europa ligako finala jokatuko dute Mourinhoren Erromaren aurka, etzi (21:00).

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...