Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Begirada

2022ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Bake prozesuaren kontrako jarrerek sortzen dute arazoa». Hala esan zuen atzo Anais Funosasek Frantziako zergen egoitzan, Miarritzen. Okupatu egin zuten bakegileek, Emmanuel Macroni eskatzeko urratsak egin ditzala euskal presoen auzian, eta zehazki Ion eta Unai Parot, eta Jakes Esnal euskal presoen etxeratzea eskatzeko. Bakegileek elkarrizketaren bidea baliatu zuten aurrena, baina, fruiturik ez zuela ematen ikusita, desobedientzia ekintzei ekin zieten. «Utzikeria» egotzi diote Frantziako Gobernuari, eta mendeku gosea Terrorismoaren Kontrako Fiskaltzari. Eta hori Espainiako judikaturari ere egotz dakioke. Foro Sozialak asteon jakinarazi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltza, Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentrala eta 1. zigor sala atzera botatzen ari direla tratamendu batzordeek euskal presoei onarturiko baimenak eta hirugarren graduak. Eta auzitegi horrek euskaldunen kontrako espetxe zigorrak ematen segitzen du dagoeneko existitzen ez den «talde terrorista» bateko kide izatea egotzita. Fiskaltzak ez zuen alferrik esanazken ondorioetan «ETA ez da desagertu». Aurrera edo atzera begiratu nahi den, horixe baita afera. Eta begirada hori behartzeko zer mugimendu dauden.

Katalunian Amnistiaren eta Autodeterminazioaren Aldeko Akordio Soziala sustatzen ari dira, eta 150 eragile lotu nahi ditu elkarlanera. Hemendik ere bada nora begiratu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.