Kopa irabazteko aukerari neurria hartzeko balio duen kanporaketa da

Realak Atletico Madril hartuko du gaur Anoetan, final-zortzirenetan. Isak ez da osatu, eta Imanolek deialditik kanpo utzi du

Realeko jokalariak atzoko entrenamenduan. REALA.
Jon Ander De la Hoz.
2022ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Txapelketa bat irabazi nahi duenak kontrario zailak eta errazak menderatu behar ditu. Realak begiz jota du Espainiako Kopa, eta garaikurra eskuratzeko bidean kanporaketa zaila jokatukodu gaur. Atletico Madrilen aurka ariko da final-zortzirenetan. Panaderia Pulido eta Zamora xumeak kaleratu ostean, donostiarrak estreinakoz ariko dira Anoetan. Zaleen babesa aldeko izango dute.

Hasieran, hezur gogorra da Atletico Madril. Diego Pablo Simeoneren taldea ez dago bere unerik gozoenean, baina Kopa irabazteko hautagaien artean dago. Hargatik, Realaren aukerak neurtuko ditu gaur gaueko norgehiagokak. Txuri-urdinek kanporaketa gainditzen baldin badute, lotsarik gabe egingo du txapelketa lortzera.

Imanol Alguacil teknikariak badaki hori. Entrenatzaile oriotarrak azaldu duenez, Realak «dena ondo» egin beharko du kopan segitzeko: «Partida bikaina egin beharko dugu. Bestelakoan, ez dugu Atletico Madrili irabazteko modurik izango». Imanolek azaldu du final bat jokatzeko bidean halako aurkariak gainditu behar izaten direla, eta balioan jarri du etxean jokatzea: «Nahiago dut, zaleak edukitzeko».

Realak zenbait jokalari berreskuratuko ditu Atletico Madrilen aurka jokatzeko. Alexander Isak, ordea, deialditik kanpo geratu da.Ligako azken partidan eskuineko orkatila bihurritu egin zuen aurrelari suediarrak, eta ez da garaiz osatu. Aldiz, Martin Zubimendi, Rafael Alcantara eta Adnan Januzaj prest daude, eta partidan aritzeko zerrendan sartu ditu Imanolek. Partida bakarrera jokatuko den kanporaketa izaki, Realak ezinbestean irabazi behar du aurrera egiteko: Itxaropentsu dago Imanol: «Edozer egiteko prest gaude».

REALA-ATLETICO MADRIL
Reala. Ryan; Zaldua, Aritz Elustondo, Le Normand, Aihen; Zubimendi, Merino, Silva; Oiartzabal, Rafael, eta Sorloth.
Atletico Madril. Oblak; Vrsaljko, Hermoso, Monteiro, Lodi; Herrera, Koke, Rodrigo de Paul, Carrasco; Cunha, eta Joao Felix.
Epailea. Alberola Rojas.
Lekua. Anoeta (39.500 ikusle).
Ordua. 21:00etan (Dazn).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.