Nikaraguarren aurkako mezuak Costa Rican

2018ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Iragan apirilean Daniel Ortega Nikaraguako presidentearen aurkako protestak hasi zirenetik, tentsioak gora besterik ez du egin herrialde horretan, eta, herritar askorentzat, herrialdetik joatea izan da sorturiko krisi politikoari aurre egiteko irtenbide bat. Apirilaz geroztik, 23.000 asilo eskari baino gehiago egin dituzte nikaraguarrek Costa Rican.

Hego Amerikako estatu batzuetan migratzaile venezuelarrekin gertatu bezala, Costa Rican ere nikaraguarren aurkako oihuak areagotzen hasi dira egunotan. Herrialdeko presidente Carlos Alvaradok «zentzudunak izateko» eskatu zien atzo herritarrei, «elkartasunak» garrantzia duela argudiatuta. Ordea, ohikoak bilakatzen ari dira migratzaile horien aurkako mezuak; iragan larunbatean, esaterako, martxa jendetsua egin zuten San Jose hiriburuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.