Aitor Manterola. 'Harmaila'-ko editorea

«Sariak lagunduko digu harpidedunak lortzeko ahaleginean»

Samara Velte.
Usurbil
2018ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
«Euskarazko kirol aldizkaria, mamitsua eta berdintasuna erdigunean jartzen duena». Hala definitu du Aitor Manterolak (Zumaia, Gipuzkoa, 1975) Harmaila. Urtean bost zenbaki ateratzeko asmoa dute; harpidetzak egin daitezke jada, paperean zeinharmaila.eus webgunean.

Nondik sortu zen Harmaila egiteko asmoa?

Eñaut [Barandiaran] eta biok duela zazpi urte hasi ginen horretan pentsatzen, hutsune bat ikusten genuelako; egitasmoak egon dira, baina baliabiderik ez. Gurea ere hor geratu zen, baina duela urte eta erdi berriro heldu genion.

Atera berri duzue lehenbiziko zenbakia paperean; kirol munduko emakumeei buruzkoa da. Zeharkakoa izango da gai hori?

Kiroleko aginte guneetan dauden emakumeei buruzkoa da, badaudelako batzuk Euskal Herrian. Emakumeen presentzia beti egongo da; adibidez, bigarren zenbakirako Maite Maiora korrikalaria elkarrizketatu nahi dugu. Eta kolaboratzaileetan ere nahi dugu emakume kazetariek idaztea.

Nola hartu duzue saria?

Ezusteko galanta izan da: oraintxe hasi gara eta! Babesa da, laguntza; hasierak politak eta gogorrak izaten dira, eta guk harpidedunak lortu nahi ditugu, gure proiektuaren finantzaketaren oinarria izan daitezen. Sariak lagunduko digu ahalegin horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.