Donostiako 66. Zinemaldia. Kritika. Zuzendari Berriak

Nerabezaroko meteoritoak

Zea Duprez aktorea, filmeko irudi batean. DONOSTIAKO ZINEMALDIA.
Uxue Arzelus Lasa.
2018ko irailaren 25a
00:00
Entzun

'Les méteorites'



Zuzendaria: Romain Laguna. Herrialdea: Frantzia. Iraupena: 85 minutu.

Hamasei urteko Nina galduta dago. Frantziako herri txiki batean bizi da, eta udan parke batean dabil lanean. Egunak luzeak egiten zaizkiola dirudi; aspertuta igarotzen ditu orduak, denborarekin zer egin ez dakiela, paisaia zoragarriz inguratutako bere etxean. Iluntze batean, Ninak meteoritobat dirudien zerbait ikusikodu zerua zeharkatzen, etanolabait haren udarari zentzua ematen hasiko zaio, eguna noiz amaituko zain egon beharrean motibazio bat topatu izan balu bezala.

Romain Lagunak nerabezaroa hartu du oinarritzat bere lehen film luze honetan: zehazki, askok identifika dezakegun galduta egoteko sentimendu hori. Les météorites filmeko protagonistak ez daki zer egin nahi duen etorkizunean, ez daki zer egin nahi duen gaur egun, eta ez dirudi orokorrean zer nahi duen dakienik. Meteoritoa begiztatzen duenean, ordea, aldaketa bat nabari da haren jarreran, zeruak eman dion abisu bat izango balitz bezala.

Goxotasunez landu du gaia Lagunak. Denok igaro ditugu garai zail horiek, eta zuzendari frantsesak ondo irudikatu ditu 16 urteko Ninaren zalantza, beldur eta saminak. Planoen aukeraketa egokia eta tempo zaindua erabiliz, hurbilekoa bihurtu du gaztearen kontakizuna, eta, zenbaitetan tramak sinple xamarra dirudien arren, Lagunak sortutako giroak istorioarekin zaramatza. Azkenik, Zea Duprez aktore gaztearen antzezpena aipatu beharra daukat, asko laguntzen baitu filmaren gertukotasun horretan. Haren naturaltasunak erraz harrapatuko du ikuslea, beharbada nostalgia puntu bat sorraraziz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.