Auto elektrikoa eta AEBetako laguntzen mamua

2023ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Europako Batzordeak bihar aurkeztuko du industria lehiakortasuna handitzeko plana. AEBen Inflazioa Murrizteko Legeak (IRA) kezka handia eragin du Bruselan. Lege horrekin, Washingtonek teknologia berriztagarrien tokiko ekoizpena eta auto elektrikoen erosketak bultzatu nahi ditu. Europako agintariak beldur dira planak jasotzen dituen diru laguntza handiak erakarrita enpresek ez ote duten EB utziko, eta antzeko neurri sorta bat proposatuko du. Horren harira, Europako Batzordeko buru Von der Leyenek eta Joe Biden AEBetako presidenteak bilera bat egin zuten ostiralean, eta iragarri zuten merkataritza itun bat negoziatzen hasiko direla, besteak beste, Europan ekoitzitako autoen erosketa ere lagundua izan dadin AEBetan. Trukean, EBk Txinari buruzko jarrera birpentsatu beharko luke. EBko eta AEBetako iturri diplomatikoek, halere, ukatu egin dute horrelakorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.