Hamar marrazki, Azkuna zentroaren hamarkadari

Bilboko kultur proiektuaren inguruko ikuspegia islatu dute hamar artistak haren hamargarren urtemugan; ospakizuna irailean izango da

X urte, X zirriborro. AZKUNA ZENTROA.
itziar ugarte irizar
2020ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
Astelehenean beteko du hamarkada Azkuna zentroak, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, izen osoz esatera. Itxialdi egoeran harrapatu ditu datak, eta, ospakizun handia irailean egingo badute ere, etzi, ateak zabaldu zituenetik 10 urte betetzen diren egunean bertan, sare sozialen bitartez ospatzeko ekitaldi bat antolatu du zentroak: X urte, X zirriborro. Euskal Herriko hamar artistak hartu dute parte ekitaldian: Elena Ziordia, Higinia Garai, Mario Gaztelu, Naiara Goikoetxea, Pernan Goñi, Ane Pikaza, Aitor Saraiba, Leire Urbeltz, Josune Urrutia eta Sandra Errek. Azkuna zentroaren lehen hamar urteak bakoitzarentzat zer izan diren irudikatu dute hamarrek euren irudietan, eta sare sozialetan erakutsiko dute lan hori astelehenean. Modu horretan, zentroaren «lotura emozionala» sortu duen orori irudiak partekatzeko aukera ematea da asmoa. X urte, X zirriborro amaitu gabeko zirriborroen eta ilustrazioen proiektu bat dela azaldu dute sustatzaileek, eta emaitza arte saiakera bat dela: «Garenaz eta oraina eta etorkizuna ikusten ditugun eraz».

Ezagutzen sedimentua

Alondegia zenak 2015ean hartu zuen Azkuna zentroa izena. Bertako kideen esanetan, hasieratik askotariko arte proiektuak garatzeko espazioa izan da, eta «ezagutza, praktika, proiektu eta esperientzia horien guztien bitartez sortu da egungo sedimentua».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.