Albistea entzun

Osasunak arretari eutsi nahi dio, eta Espanyoli etxetik kanpo irabazi

Kopaz ahaztu eta ligan bide onera itzultzen saiatuko dira gaur nafarrak. Aimar ez dago jokatzeko moduan, ezta Vidal eta Peña ere

Eñaut Agirrebengoa -

2023ko otsailak 4

Kopak liluratuta dauka Osasuna. Ezin da bestela izan, ia bi hamarkadaren ostean heldu baita finalaurrekoetara. Alabaina, hilabete barru jokatuko du Athleticen kontrako joaneko partida, eta, bitartean, Ligako jardunean jarri behar du arreta. Hiru puntu eskasera ditu Europako postuak, eta hor goian jarraitzeak izan behar du hilabete honetako erronka. Hasteko, Espanyolen zelaian ariko da gaur (14:00, DAZN), bigarren itzuliko lehen neurketan.

Porrot mingarria jaso zuten azken jardunaldian. Hanpatuta zeuden, Kopan Sevilla kanporatu ondotik, eta gutxienez puntu bat urratzeko moduko lehia osatu zuten Atletico Madrilen aurka, baina defentsan egindako huts batek saririk gabe utzi zituen. Aurrez, berdindu egin zuten Elxen zelaian, eta, partida hartako lehen zatia eredu gisa harturik, taldea puntuak batzen jarraitzeko prest dagoela esan zuen atzo Jagoba Arrasatek, «zentzumen guztiak» Ligan jarriak dituztela nabarmentzearekin batera. «Liga eguneroko ogia da guretzat, eta, lehen itzuli itzela egin ondoren, bigarren itzulia horren ona edo are hobea izatea nahi dugu.

Arrasateren 192. partida izango da Osasunarekin, eta hala, atzean utziko du Enrique Martin Monreal. Soilik Pedro Mari Zabalza izango du aurretik 340 lehia zuzendu zituen hark gorritxoekin. Bizkaitarrari kontratua berritu nahi diotela iragarri du asteon Braulio Vazquez zuzendariak, eta, horretaz galdetuta, Iruñean «pozarren» dagoela esan zuen atzo teknikariak. «Oraindik beste urte eta erdirako kontratua dut, eta orainaldian dut arreta». Aimar Oroz, Nacho Vidal eta Ruben Peña ez dira jokatzeko prest izango .

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jose Javier Zabaleta, Aitor Elordi, Martin Alustiza, Unai Laso eta Ander Imaz, atzoko pilota aukeraketan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Dena prest daukate finalerako

Joxerra Senar

Elordi eta Zabaleta, eta Laso eta Imaz pozik geratu dira igandeko finalerako hautatutako hiru pilotekin. Nafarroa Arenan pilota biziak azkar higatzen direla eta defentsa lanak zailtzen direla azaldu dute
 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Beharbada hau da ordainsaria laster goian egoteko berriz»

Ainara Arratibel Gascon

Hamasei denboraldi daramatza talde zuri-gorrian Diezek, eta onartu du orain arteko «gogorrena» izaten ari dela. Argi du hurrengo hiru partidak gako izango direla jaisteko postuetatik erabat aldendu ahal izateko.
 ©JAVIER BELVER / EFE

Nahi bai, baina ezin

Beñat Mujika Telleria

Araskik galdu egin du Zaragozaren aurka, eta Espainiako Kopatik kanporatu du etxeko taldeak. Hasieratik nagusitu da Zaragoza
Osasunaren eta Mallorcaren arteko joaneko partidako argazkia. ©I. URIZ / FOKU

Etenalditik Mallorcara, San Mamesera joan aurretik

Berria

Osasunak asteartean jokatuko ditu Kopako finalerdiak, baina lehenbizi Mallorcaren aurka jokatuko du gaur.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.