Espainiako Gobernuak onartutako dekretua lanaldiaren erregistroaren inguruan derrigortasun batzuk ezartzen ditu, baina berme gutxi erregistroa zorrotz egin dadin.
Ordutegiak
Enpresa guztiek jaso beharko dute bere beharginen lanaldien hasiera eta bukaera orduak. Enpresek bermatu behar dute datuak jasoko direla, eta eskuragarri egongo dira.
Sistema zurrunik ez
Sindikatuekin negoziatu zena alde batera utzi, eta Pedro Sanchezen gobernuak ez du ezarri sistema zurrun bat lanaldiaren erregistroa egin dadin. Enpresak eta sindikatuek adosten duten sistema ezarriko da enpresa bakoitzean.
Akordiorik ez badago
Negoziazio kolektiboan adostasunik ez balego erregistro moduaren inguruan, enpresariek erabakiko dute nola egin, «sindikatuei jakinarazi ondoren».
Datuak gorde
Erregistroa egiteko modua edozein dela ere, beharginen lanaldiak gorde beharko ditu enpresak lau urteko epez, Lan Ikuskaritzak edota langileek (sindikatuek) ikus ditzaten horrela nahi izanez gero.
Zigorrak
Lanaldiaren erregistroa eramateari uko egitea lege hauste larritzat jotzen du gobernuaren idatziak, eta isunak 626 eurotik 6.250 eurora artekoak izango dira.
DEKRETUA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu