Albistea entzun

CEOE ala ohiko bazkideak, Madrilek horietako bat aukeratu beharko du

EAJk berretsi du erreformari ezezkoa emango diola ez bada lan itunen lehentasuna aldatzen. Ortuzarrek patronalari egotzi dio blokeo egoera
<b>EAJko presidente Andoni Ortuzar eta CEOEko presidente Antonio Garamendi.</b>
EAJko presidente Andoni Ortuzar eta CEOEko presidente Antonio Garamendi. LUIS TEJIDO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2022ko urtarrilak 21

Espainiako koalizio gobernua lan erreformaren dekretua koma bakarra aldatu gabe berretsi nahian dabil Kongresuan, baina haren ohiko bazkideek oso garbi utzi dute ezinezkoa dela hori lan itunen lehentasuna erkidegoko hitzarmenen alde jartzen ez bada. Bada, EAJko presidente Andoni Ortuzarrek arrasto argia eman du egungo blokeo egoera ulertzeko: «Gobernuari ez zaio gaizki iruditu gure eskaera, ulertzen du; sindikatuek ere bai; aurkakotasuna patronalaren aldetik dator».

Eta Ortuzarrek ez du ulertzen zergatik duen CEOEk halako erreparoa lan itunen lehentasunak aldatzeko eta 2012ko lan erreformaren aurretik zeuden bezala ezartzeko. Esan gabe, PP sartu du ekuazioan. «Orduan ez zen hautsi Espainia. Honek guztiak lotura dauka egoera politikoarekin, CEOE estu hartu dutelako politikatik, eta hor ezin dute amore eman; presio horiengatik, ordea, eta ez aldaketaren edukiaren garrantziagatik».

Batera edo bestera, Espainiako Gobernuak ez du lortu abertzaleen arteko talde politikoak berera ekartzea lan erreforma berrets dezan Kongresuak otsailaren 7a baino lehen, eta aurrekontuak burutan atera gabe daude oraindik. Ortuzarrek berretsi egin du Radio Euskadin, hain zuzen, bere parlamentariek ezezkora joko dutela ez bada lan itunen lehentasuna aldatzen; alegia, testuak ez badu jasotzen erkidegoetako (edo herrialdeetako) itunak nagusi izango direla estatu mailakoen gainetik. «EAJk bakarrik baldintza bat jarri du erreformaren alde bozkatzeko, eta ez da zaila betetzea, eskatzen ari garena legean egon baitzen aldi batean, eta ez baitzen ezer gertatu».

EAJren «ardura historikoa»

EAJko buruak garbi esan du Madrilgo gobernuak ezin duela espero EAJren «abstentzio taktiko bat», ez baitu testua «pasatzen utziko». «Enpresa itunetan desadostasunak daudenean, beti eduki behar da erreferentzia bat langileen gutxieneko babesari lotua, eta erreferentzia horrek izan behar du erkidegoko itunak, gure kasuan lanbide arteko euskal esparru akordioa; hark %100en bermea dauka sindikatu eta patronalaren aldetik».

Ortuzarrek abisu argia eman dio Sanchezen gobernuari, esplikatu baitu ez duela onartuko egungo testuari bide ematea eta gero, aurrerago, lege proiektu berriak aztertzen hastea. Erreformaren gaian, erantsi du EAJk informazioa «hedabideei esker» eskuratu duela.

EAJk azkenerako egingo duenaz asko hitz egiten ari dela eta, Ortuzarrek erantzun du «Euskadirekin duela ardura» haren alderdiak, eta ardura horrek eramaten duela alderdia «euskal lan harremanen esparrua defendatzera». «Ez bada hori bermatzen, EAJk ezezkoa emango du».

«EAJren ardura historikoa» inork ez erabiltzeko abisua eman du alderdiko buruak, «ardura historikoa gurekiko delako». Argitu du Confebask ez dela EAJ estu hartzen ari, «ezta ELA eta LAB sindikatuak ere». Eragile horien posizioak «oso errespetagarriak» direla esan du, baina ez diotela eragiten EAJri: «Bat gatozenean, onuragarria da herrialdearentzat».

Euskal eragile sozialek ez badute EAJ baldintzatzen, Espainiako CCOOko buruak are gutxiago baldintzatuko du, baina Unai Sordo saiatu da berriro ere euskal alderdiak estu hartzen. Esan du bi urte gelditzen direla legegintzaldia amaitzeko, eta beta nahikoa dela «aldaketak egiteko aurrerago». Orain, Sordoren esanetan, zera dagokie alderdiei: «erreforma berrestea, milioika langilek beren eskubideak hobeturik ikus ditzaten».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Urkullu lehendakaria Zedarriak foroko kideekin, gaur egindako bileran ©Raul Bogajo (Foku)

Urkulluk Zedarriak-en txostenaren «erabilera politikoa» salatu du

Jokin Sagarzazu

Adierazi du alderdi politikoak eta komunikabideak dokumentua erabiltzen ari direla Jaurlaritzaren «izen ona» zikintzeko. Lehendakaria foroko ordezkariekin bildu da, harremanak normalizatzeko.

Gazpromen egoitza bat, San Petersburgon. ©ANATOLY MALTSEV / Efe

Errusiak moztu egingo dio gasa Finlandiari

Iker Aranburu

Errublotan ordaintzeari muzin egin dio Gasum konpainiak, Moskuk hala eskatu arren.

Iñaki Nubla Konfekoopeko zuzendaria eta Rosa Lavin presidentea. ©Marisol Ramirez / FOKU

Konfekoop: «Ulertezina da kooperatibak Lanbiden ez egotea; lan mundua aldatzen ari da»

Imanol Magro Eizmendi

Kooperatiben konfederazioen ustez, Lan Sailak ez du erabateko borondatea haiek Lanbideren administrazio kontseiluan sar daitezen. Iaz beste 91 kooperatiba sartu ziren elkartean.

Turistak Donostia Haizearen Orrazian, Aste Santuan. ©Jon Urbe / Foku

Pandemia aurreko Aste Santuan baino turista gehiago izan dira

Iker Aranburu

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan 288.487 bezero izan zituzten apirilean, iaz halako hiru.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.