Leioako Umore Azokak 17 obra estreinatuko ditu

Guztira 45 antzerki ikuskizun eskainiko ditu kaleko artisten azokak maiatzaren 15etik 18ra bitartean

Erredakzioa
2014ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Aurtengo Leioako 15. Umore Azokak 17 obraren estreinaldiak eskainiko ditu. Guztira 45 antzezlan ikusgai izango dira lau egunean, maiatzaren 15etik 18ra bitartean. Kaleko artisten azokan 43 konpainiak parte hartuko dute, eta horietatik 14 Euskal Herriko taldeak izango dira.

Aurten ehundik gora emanaldi eskainiko ditu Umore Azokak, eta mota guztietako ikuskizunak bilduko ditu, esate baterako, antzerkia, zirkua, dantza, performanceak, eta pailazoak. Estreinaldien artean, Euskal Herriko taldeek zortzi obra interpretatuko dituzte lehen aldiz.

Bestalde, datorren urteko Umore Azokan parte hartzeko epea irekiko dute gaur, maiatzaren 2ra arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.