16.000 milioi euro 'desagertu' dira arrisku bonutan

2023ko martxoaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
UBSren eta Credit Suisseren arteko akordioko baldintzarik deigarrienetako bat AT1 arrisku bonuen ingurukoa da. Izan ere, UBSk ez du bere gain hartu beharko haien ardura. Credit Suissek 16.000 milioi euro inguru banatuak zituen bonu horietan, eta orain haien jabeek ez dute non kobratu. Bezero horietako gehienak inbertitzaile profesionalak dira. Bloomberg ekonomia atariak zabaldu duenez, Credit Suisseren kasuan Pacific Investment Management, Invesco eta BlueBay inbertsio funtsak dira bonuen jabe handienak. Erabaki horrek dardarka utzi du arrisku bonuen Europako merkatua. Europan 275.000 milioi euro inguru daude salduta antzeko arrisku bonuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.