Exiliatuaren egunerokoa

Ume katalan batek egin zion marrazkia etxeko paretan du Cominek. M. OTAMENDI.
2018ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Elkarrizketa hasi eta gutxira eten behar izan dugu, ontzigarbigailuaren konpontzailea etorri delako Cominen etxera. Lovainan bizi da, 1960tik aurrera euskal errefuxiatu hainbat hartu zituen hiri flandriarrean. Ondo ezagutzen du lehenagotik inguru hau, 25 urte zituela bekadun jardun baitzuen Europako Parlamentuan, bost hilabetez.

Ez du sumatzen poliziarik, ez tokikorik ez kanpokorik, etxe inguruan, eta, ikasleen auzoan bizi izanda, uste du inor ez dela jabetu nor den. Etxea alokatu dion jabeak, alokatu ondoren jakin zuen nor zen, telebistan ikusita; esan zion berarentzat ohorea zela ministro katalana edukitzea maizter.

Senarraren eta bost urteko alabaren bisita jasotzen du bi astetik behin. Cominek dio nahikoa dela familian exiliatu batekin, eta ez dela ona familia osoa exiliatzea. Hala ere, etengabeko joan-etorria dauka etxean kontseilariak; gizarte erakundeetako ordezkariak ez direnean, lagunak dira. Elkarrizketa bukatu ondoren, ERCren goi kargudun baten bisita eduki du.

Puigdemont presidentea Waterloon bizi da, Errepublikaren Etxea deitzen dioten eraikinean. Comin Lovainan, eta Meritxell Serret (Nekazaritza) eta Lluis Puig (Kultura) kontseilariak Bruselan. Sakabanatuta bizi arren, presidenteak eta kontseilariak etengabeko harremanean daude, eta gobernu bat direla sinetsita, Bartzelonan zeudenean bezala, asteartero 10:00etan egiten dute gobernuko kontseiluko bilera Waterloon, Errepublikaren Etxean. Egun horretan ez ezik, beste egun askotan ere elkarrekin egoten dira Brusela inguruan geratzen diren laurak. Clara Ponsati (Hezkuntza) Eskoziara joan berri da lan egitera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.