Las Palmasek eten egin du Osasunaren bolada bikaina: 4-1

Julen Etxeberria.
2019ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kanaria Handiko Las Palmasen (Espainia) eten da Osasunaren bolada bikaina. Iruñeko taldeak azken hamabost puntuetatik hamahiru lortuak zituen, baina atzo esku hutsik geratu zen. Esku hutsik, eta astindua jasota, 4-1 galdu baitzuen. Horren ondorioz, nafarrek galdu egin dute zuzenean igotzeko bidea ematen duten postuetara gerturatzeko aukera. Hala ere, igoera kanporaketa jokatzeko postuetan jarraituko dute.

Punturen bat lortzeko aukera txikiena ere ez zuten izan Jagoba Arrasatek entrenatutakoek: ordu erdi bat jokatuta, jada 3-0 ari ziren galtzen. Ez ziren adi zelairatu, eta Las Palmasek oso ondo baliatu zuen aurreneko zatia iritsi aurretik jada partida erabakita uzteko: bi gol sartu zituen Fidel Chavesek, eta beste bat Rafa Mirrek. Bigarren zatian, Fran Meridak gola sartu zuen 53. minutuan, eta itxaropen txiki bat eman, baina Lemosek laugarren gola sartu zuen partidaren azken txanpan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.