Ezintasunaren azalpen ezindua

Hilaren 22an 25 urte izango dira Samuel Beckett hil zenetik, 'Godoten esperoan' antzerki lanaren eta 'Molloy' eleberriaren egilea, besteak beste.

Samuel Becketten argazki ezagunenetako bat. BERRIA / BERRIA.
Juan Luis Zabala
2014ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Samuel Beckett hil zenetik 25 urte izango dira abenduaren 22an. XX. mendeko idazle ezagun eta gehien itzulitako bat izan zen. Dublinen sortu zen, 1906an, eta Parisen eman zuen azken arnasa; Montparnasseko hilerrian dago haren hilobia, Jean-Paul Sartrerenetik oso gertu. Ez da oharkabean pasako efemeridea, eta ekitaldi askoren bidez gogoratuko dute egunotan Becketten obra mundu osoan.

Bizitzaren benetako zentzua aurkitzearen ezintasuna da gai nagusi Becketten nobela nahiz antzerki lan ezagunenetan. Bilaketa antzu hori testuen edukietara ez ezik alderdi formaletara ere bideratu zuen. Literaturako Nobel saria jaso zuen 1969an.

Testu solteak alde batera utzita, Becketten liburu bi daude egun euskaraz irakurgai, biak garrantzi handikoak haren ibilbidean: Godoten esperoan antzerki lana (Juan Garziak itzulia eta Alberdaniak 2001ean argitaratua), absurdoaren antzerkiaren obra gorentzat jotzen dena; eta Molloy nobela (Gerardo Markuletak itzulia eta Meettok argitaletxeak aurten argitaratua), egileak 1951n argitaratutako nobela, Malone meurt eta L'innommable-rekin osatutako trilogiaren estreinako lana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.