CUPeko lekukoek ez diote Voxi erantzun nahi izan

2019ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Antonio Baños eta Eulalia Reguant lekukoek, CUPeko diputatu ohiak biak, uko egin zioten atzo herri akusazioari erantzuteari, Vox alderdi ultraeskuindarra baita hori. Manuel Marchena epaimahaiburuak esan zien lekukoek ezin dutela hori egin. Baños zen deklaratzen aurrena, eta Marchenak proposatu zion epaimahaiburuak berak irakurtzea galderak. Horrela hasi ziren, baina Bañosek atzera egin zuen. Marchenak bertan behera utzi zituen bi lekukotzak, eta bost eguneko epea eman die berriro pentsatzeko; bestela, desobedientzia larria leporatuko diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.