Etapa ehiztariek beste aukera on bat dute gaur

2018ko uztailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur, Frantziako Tourreko 15. etapa jokatuko da, Millau eta Carcasona arteko 181,5 kilometroko ibilbidearekin. Maila erdiko mendatedun etapa bat da, ihesaldia osatzeko egokia. Hirugarren, bigarren eta lehen mailako mendate bana igo beharko du tropelak. Lehen Mailakoa da eguneko azkena: Pic de Nore (1.205 m.). Hamabi kilometroko igoera da, batez besteko %6,3ko pendizarekin. Tontorra, baina, helmugatik 41 kilometrora dago. Hori bai, hortik Carcasonarako ia ibilbide guztia aldapa behera luze bat da. Urrunegi dirudi sailkapen nagusian eragina izateko, baina jaitsieretan ondo moldatzen diren txirrindulariek mina egin dezakete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.