Jose Antonio Zamalloa. Uxarte sagardotegia (Zornotza, Bizkaia)

«Botilaren prezioa igotzea bide horretan doa: sortu zaizkigun gastuei aurre egiteko bai, baina sagardoari ospea emateko ere bai»

2023ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
«Sagardo ezberdina atera zaigu guztiz. Udako bero boladak eragin nabarmena izan du: sagardo lehorragoa, mingotsagoa, beste sagardo mota bat da. Eta beste garai mota bat ere bai aurtengoa: txotxa berriz, sagardotegiko giroaren itzulera, xarma horrena... Guztiok nabarituko dugu hori, bai guk eta bai bezeroek. Gure urtea errentagarria izateko eta txotx garaia luzatzeko oso garrantzitsua da txotxa berriz egitea. Ez dira urte onak izan, eta botilaren prezioa igotzea ere bide horretan doa: sortu zaizkigun gastuei aurre egiteko bai, baina sagardoari ospea eta maila emateko ere bai. Kosta egiten zaigu jendeari hori buruan sartzea, uste dutelako sagardoa produktu merke bat dela, behar beste baloratzen ez dena, eta pentsamendu hori denontzat da kaltegarria».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.