Irudia. Udaletxe plaza 2020ko uztailaren 14an

Adiorik ez, ezin izan dute-eta kalera atera

JAGOBA MANTEROLA - IÑIGO URIZ / FOKU.
2020ko uztailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezetz, ez duela joan nahi. Eta hasi da berriz jira eta bira ziba balitz bezala, eta alde egin du, eta atera da berriz plazara. Brauliari kosta egiten zaio uztailaren 14an jendea agurtzea, eta bera bihurtu ohi da plazako erregina. Geltoki zaharrean lehen, Udaletxe plazan azken urteetan, jendetza bildu ohi da sanferminetako azken egunean erraldoiei, kilikiei, buruhandiei eta zaldikoei adio esateko. Haur batzuek zupakiak oparitzen dizkiete, eta guraso batzuek malkoari eutsi ezinik izaten dira, jakin baitakite irailera arte ez direla karrikara aterako. Atzo Udaletxe plaza zeharkatu zutenak errekaduak egiten ari ziren, edo, bisitariak baziren, udaletxearen atarian selfie bat egiteko aprobetxatu zuten. Inoiz baino errazagoa zen argazkia izorratzen duten horiek enkoadraketatik ateratzea. Adiorik ez, ezin izan dute-eta kalera atera. Eta batek baino gehiagok esan zuen gutxiago falta dela erraldoiak ikusteko, baina, oraingoan, jakin gabe zenbat gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.