Txikonek bertan behera utzi du espedizioa

2021eko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Everestera (8.849 m) igotzeko asmoa alde batera laga du Alex Txikon alpinistak, inguru haietan koronabirusa azkenaldian izaten ari den hedapenarengatik. Azken bi gauetan bigarren kanpalekura egokitu dira, eta mendi inguru horretako osasun egoera aztertu ondoren hartu dute erabakia Txikonek berak eta haren espedizioko kide Sendoa Elejalde argazkilariak eta Iñaki Makazaga kazetariak.

Birusaren Indiako aldaera bizkor zabaltzen ari da Himalaian, eta azken egunetan hainbat mendizale ebakuatu behar izan dituzte; Dhaulagirin ere egoera zaila da. Hango agentziak ahalegin handia egiten ari dira mendizaleei laguntzeko. Txikon, Elejalde eta Makazaga eskertuta azaldu zaizkie ondoan izan dituztenei, eta, batez ere, oinarrizko kanpalekuan utzi dituzten lagunak ekarri dituzte gogora: «Zorte onena opa diegu batez ere Kilian Jorneti eta David Goettlerri».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.