Arrauna

KAE ligetako taldeek ezohiko lana dute gaur Castron: estropada erdia

Aitor Manterola Garate.
2019ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Esperimentu kutsua izango du gaur Castro Urdialesko (Espainia) estropadak, sei kalerekin eta bi luzetara jokatuko delako. KAE ligetako taldeei tokatuko zaie probatzea, bi mailetakoak elkarrekin ariko baitira (12:25, ETB 1). Hamar minutuko lana izango dute gutxi gorabehera, ohikoaren erdia, eta estutu handia hartu beharrean izango dira arraunlariak. Bada beste kontu bat ere oso kontuan hartzekoa: bakoitzak bere kaletik sartu beharko du.

KAE 2 ligakoak hasiko dira, eta lehen txandan bost talde doaz: Mutriku, A.N Castro, Portu-Deustu, San Juan B eta Busturialdea. Gero aterako dira Hondarribia B, Portugalete, Urdaibai B, Getxo, Castro eta Orio B, liderra. Hiru estropada falta zaizkie liga amaitzeko.

KAE 1 ligakoak arituko dira gero, beste bi txandetan banatuta. Aurrenekoan, hauek egingo dute arraun: Lapurdi, Hibaika, Santoña, Zumaia, Camargo eta Arkotek. Bigarrengoan eta azkenekoan, beste hauek ariko dira: Pedreña, San Juan, Getaria, Donostiarra B, Deustu eta Zarautz, sailkapeneko burua. Gaurkoarekin, KAE 1-eko taldeei lau estropada geratuko zaizkie ligako lanak amaitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.