Albistea entzun

Olabe: «Nortasuna dago proiektuaren oinarrian»

Realeko kirol zuzendariak azaldu duenez, klubak hiruzpalau fitxaketa egiteko asmoa du; horietako bat Alexander Sorloth izatea nahi dute

Jon Ander De la Hoz -

2023ko ekainak 9 - Zubieta

Liga amaitu eta lau egun geroago azaldu da Roberto Olabe Realeko futbol zuzendaria kazetarien aurrean denboraldiaz hitz egiteko. Olabek egoki jo zuen lehen taldeak osatu duen sasoia. Haren «garapena» nabarmendu du: «Argi eduki behar dugu zeintzuk diren gure nortasunaren oinarriak. Haiei eutsi diegulako sailkatu gara Txapeldunen Ligarako».

Datorren denboraldiaren plangintzaz galdetuta, Realeko kirol arduradun nagusiak azaldu du oraindik sasoia «ixten» ari direla, eta «goiz» dela. «Beharrak zehazten ari gara, eta bi barne bilera egin ditugu horretarako. Ezin dut zehaztasunik aurreratu, ez baitago ezer zehatzik».

Olabek azaldu duenez, «hiruzpalau» fitxaketa egingo dituzte, eta haietako bat Alexander Sorloth aurrelari norvegiarra izatea nahi dute: «Oso gustura gaude egin duen lanarekin. Ez alferrik, azken urteetan berriz ekarri dugu hona. Ez da gure jabetzakoa, ordea, eta, lehendabizi, jakin egin behar dugu Leipzigek zer asmo duen: errendimendu kontuengatik nahi duten, edo negozioa duten buruan». Alvaro Odriozola Realeko jokalari izandakoarena da bolo-bolo dabilen beste izena, baina Olabek ezer gutxi esan du. «[Real Madrilen] bi urteko kontratua du indarrean».

Asier Illarramendik taldea uzteaz, esan du mutrikuarrak «naturaltasunez» egin duela taldea uzteko hautua, eta neguan jada esan ziela zalantzak zituela taldean jarraitu edo ez.

Aitzitik, «uda luzea» aurreikusi du talde dirudunei dagokienez, baina oraingoz Realean «lasai» daudela zehaztu du: «Inork ez digu esan alde egin nahi duenik». Mikel Merinori bi urte barru bukatuko zaio kontratua, eta horren inguruan Olabek adierazi du ez daudela kezkatzeko arrazoirik. Martin Zubimendiz, berriz, esan du «Realaren 4a izatea onartu» duela, baina jokalariak ere ez dakiela zer gerta daitekeen etorkizunean.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Kontxa irabaztea baino modu hoberik ez dago arrauna uzteko»

Mikel O. Iribar

Zaratarik atera gabe joan da arraunetik Eli Pescador, Hibaikan hamahiru urte eta Arraun Lagunak-en hiru urte egin ondoren. «Gorputzak esan dit nahikoa dela». Penatuta dago, baina Donostiako taldean egindako bidea «oparia» izan dela aitortu du.

 ©IHINTZA ELUSTONDO / UROLA KOSTAKO HITZA

Laugarrena nahi du

Julen Etxeberria

Hirugarrenez jarraian irabazi du banakako pentatloiaren txapela, eta, hala, Joxe Mari Olasagastiren eta Xabier Zalduaren pare jarri da. Bezperan, horrek baino ilusio handiagoa pizten zion bikotekideari eta seme jaioberriari txapela eskaintzeak, baina, orain, laugarrena janzteko grina du.
Anboton amaitzen den mendi gaina. ©GORKA LOPEZ

Anbotoko mendi burua, Atxartetik

Gorka Lopez

Alluitzeko gailurretik Anbotoko goialderaino heltzen den mendi lepotik barrena, ibilbide bizia egin dezakegu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...