Vicent Partal.
Enbaxada bila

Gobernu mahaia

2012ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Ez naiz sekula egon gobernu mahai batean eserita, eta ez dut uste sekula egongo naizenik. Uste dut behin bakarrik ikusi dudala Kataluniako Gobernua biltzen den aretoa. Badakizu zer jakin-min eta miresmen sortzen didan Antoni Tapiesek, eta, hain zuzen, haren margolan bat daukate apaingarri. Hala, bada, han sartzeko baimena eskatu nion behin ez dakit nori. Eta barruan nengoela, margolanak baino atentzio handiagoa eman zidan mahaiak. Mahai ikusgarri, itzel eta biribil batek. Galdetu ere egin nuen zergatik zen biribila, eta, azaldu zidatenez, kontseilariek asko hitz egiten omen dute, eta gobernu bileretan neurri jakinak baino ugariagoak omen dira sakoneko eztabaidak; horrexegatik, mahai eroso bat nahi dute. «Dekretuak eta halakoak xerpek egiten dituzte —xerpa esan zuten—, ordu batzuk lehenago biltzen baitira; kontseilariek, berriz, gehiago hitz egiten omen dute politikaz oro har...».

Nago horrexegatik eratuko zuela Masek, erreferenduma gogoan, gehienbat pisu politikoa duen gobernu bat, astelehen goizean politikaz eztabaidatzeko. Izan ezik Duran —ezin hobeto bizi baita Madrilen— eta Oriol Pujol —parlamentuaz eta alderdiaz arduratzen baita—, gainerako ia guztiak sartu ditu gobernuan. Lekuz aldatu dute Pig, eta ezarri egin dute Espadeler; baina, batik bat, mailaz igo dituzte Germa Gordo eta Frances Homs.

Duela ordu gutxi arte, biak ziren gobernuko makina. Orain, biak izango dira kontseilari; Homs, gainera, lehen kontseilari bihurtuko da, eta izenez eta izanez arduratuko nazioarteko politikaz. Beste jauzitxo bat, duela astebetetik egiten ari diren askoren artean.

Orain ikusiko dugu zer dinamika ezartzen duen gobernu berriak, Esquerrarekiko itunak baldintzatuta. Agian, itun horri bide eman dio kontseilari sozialdemokrata berriak sartzeak; besteak beste, Munte kontseilari andrea, UGTko buruzagi ere izandakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.